Otsailak 26 (Ostirala) / 17:30

Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioan

Sarrera debalde, sarrerak jaso behar dira aldez aurretik Guggenheim Bilbao Museoaren txarteldegietan edo hemen.

KEITH HARING

Bidaia bat proposatzen dizuegu Haring unibertsoan barrena.

Haren pertsonaiak, orotariko lekuetan marraztuak, erreferentzia bisual eta artistiko bilakatu ziren, eta pop iraultza bat ekarri zuten sormen artistikoaren mundura. Keith Haringek naturaltasunez bizi izan zuen bere orientazioa, bai eta modu irekian arakatu ere, eta, gero, organikoki agertu zuen bere lanetan.

GIBarekin eta HIESarekin izan zuen loturak pertzepzio- eta batez ere ikuspegi-aldaketa bat ekarri zion gaixotasuna adierazteko moduari dagokionez. Haringek adierazpide koloretsu eta bizizaleari eutsi zion unerik ilunenetan ere.

Keith Haring: Street art boy bildumak material argitaragabe ugari eskaintzen digu, 1980ko urte mitikoetako erreferentzia sortzaileetako bat askoz modu sakonagoan ezagut dezagun.

KEITH HARING: STREET ART BOY

 Otsailak 27 (Larunbata) / 18:00

Bilborock

Sarrera doakoa, eserleku guztiak bete arte.

EMANALDI BEREZIA

ROTE ZORA

Emakume armatuen talde iraultzailea

“Borrokatzen bazara, galtzen atera zaitezke; borrokatzen ez bazara, galduta zaude”.

La 20 urtean zehar, Rote Zorak hainbat ekintza egin zituen hainbat borroka feministari laguntzeko. Haien azken ekintza 1994an izan zen, eta 1996an iragarri zuten taldea desegingo zutela.

Taldea zelula iraultzaileen testuinguruan sortua izanik, haien ekintzen helburua emakumeenganako eguneroko indarkeriaren, genetika- eta erreprodukzio-teknologien, biztanleria kontrolatzeko politikaren eta menderakuntza patriarkalaren zapalkuntzaren aurka egitea zen, betiere emakumeak ahalduntzeko eta ezarritako egitura sozialak apurtzeko.

“Las otras” emakume lesbianen zinema-kolektiboak ekoitzitako dokumental honetan, protagonistetako batzuen lekukotasunak bildu dira, Rote Zorako kideen memoria berreskuratu nahian.

FRAUEN BILDET BANDEN

 Otsailak 28 (Igandea) / 12:00

Azkuna Zentroko Auditorioa

Doako sarrerak AZ Info bulegoan.

EMANALDI BEREZIA

OHOREZKO SARIA • PETITE FILLE

Sébastien Lifshitz zinemagile frantsesak jasoko du 2021eko Zinegoak jaialdiko ohorezko saria, eta, hori dela eta, haren azken filmaz gozatzera gonbidatzen zaitugu: Petite Fille. Dokumental poetiko eta emozioz beteriko horrek begien aurrean jarriko digu zer tentsio sortzen den gure gizarteak sexu-, identitate- edo genero-aniztasuna ulertzeko eta onartzeko daukan gaitasun ezaren ondorioz. Filmeko protagonistak Sasha eta haren familia dira, eta haur transei buruzko dokumental bat da. Sevillako Europar Zinemaren Jaialdiko Ocaña saria jaso du, baita Europar Zinemako soinu-muntaketarik onenaren saria ere.

Sébastien Lifshitzek aurkeztuko du filma modu birtualean, eta filmaren ondoko solasaldian ere parte hartuko du. Gainera, 2021eko Zinegoakeko ohorezko saria emango zaio.

Eskatu doako sarrerak AZ Inforen bulegoan.

PETITE FILLE