OINARRIAK

XVII.  ZINEGOAK

Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia 2020

AZALPENA

Zinegoak jaialdia Asociación Zinegoak Elkarteak antolatzen du, eta 2020ko otsailaren bukaeran izango da Bilbon.

PARTE-HARTZAILEAK

Zinegoak 2020an parte hartu ahalko dute LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta ezagutarazten duten film eta arte eszenikoek, ekoizpen prozesua 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera bukatu bada, eta Zinegoaken parte hartu aurretik Euskal Herriko areto komertzialetan estreinatu ez bada oraindik.

IZENA EMATEA

Zinegoak 2019ko aurre-hautaketan parte hartu ahal izateko, 2018ko azaroaren 4a baino lehenago eman behar da izena eta dokumentu hauek bidali behar dira:

  • Izena emateko fitxa osorik beteta, eta sinatuta edo zuzendariaren edo ekoizlearen zigiluarekin. Online bidali behar da, bide hauetakoren batetik:
    • www.zinegoak.com 
    • helbide elektroniko honetara: films@zinegoak.com
  • Online screener bat, gaztelaniara edo ingelesera azpititulatuta ahal bada.  

Izena emateko eskaera onartua izateko, fitxaren atal guztiak bete behar dira.

SAIL OFIZIALA

Antolakuntza 2019ko abenduaren 15a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiekin, eta hautatuen zerrenda 2020ko urtarrilean argitaratuko da. 

Hautatutako lanak 3 sailtan banatuko dira, iraupenaren eta motaren arabera: fikzioko film luzeak (45 minututik gorakoak), film luze dokumentalak (45 minututik gorakoak) eta film laburrak (fikziokoak edo dokumentalak, 45 minutukoak  edo laburragoak).

Zinegoakek  eskubidea izango du filmaren zati bat erabiltzeko, gehienez 90 segundo, hedabideetan zabaltzeko. 

HAUTATUEN  BETEBEHARRAK

Sail ofizialerako hautatuak izan diren filmen ordezkariek ondokoa bete behar dute: 

  • Emanaldiaren kopia bidali behar dute (Bluray, H264 edo DCP) 2020ko urtarrilaren 30a baino lehenago. Ez da onartuko baldintza hauetan bidalitako kopiarik: bukatu gabe badago, egoera txarrean badago, kopia kalitate txarrekoa bada edo eskatutako formatuan ez  badago. 
  • Kopiak azpitituluak behar baditu, honakoa gehitu beharko zaio:
    • Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda  gaztelaniaz, baldin badago.
    • Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda  ingelesez edo frantsesez, 2020ko urtarrilaren 30a baino lehenago. 
  • Filmaren trailerra bidali behar da, azpititulurik  gabe eta honako formaturen batean: .mov, .mp4, H264, Full HD (1080).
  • Hiru fotograma, filmaren kartela eta zuzendariaren argazki bat bereizmen handian (300 ppp).

Emanaldiaren kopiak posta elektronikoz edo helbide honetara bidal daitezke: 

Asociación Zinegoak Elkartea (Zinegoak IFF) C/ Cortes 1-1 (edif. industrial), 4.izq. 48003 Bilbao – Bizkaia 

Materiala  jasotzen ez bada edo ezarritako epetik kanpo jasotzen bada, antolakuntzak eskubidea izango du filma lehiaketatik kanpo uzteko. Zinegoaken parte hartzeko hautatutako lanak ezingo dira atzera bota azken emanaldiaren amaierara arte. 

MATERIALAK BIDALTZEA ETA ITZULTZEA 

Emanaldiaren kopiaren bidalketa-gastuak filmaren banaketa-etxeari edo ekoizpen-etxeari dagozkio. Zerga eta aduana arazoak saihesteko, emanaldirako kopiaren paketean hauxe  jarriko da: ACTIVIDAD CULTURAL SIN VALOR COMERCIAL. 

Materiala itzultzeko gastuak Zinegoakek ordainduko ditu. Kopia  guztiak dagokion banaketa- / ekoizpen-etxeari itzuliko zaizkio. Beste hartzaile bati bidaltzea nahi izanez gero, adierazi egin beharko da. Eta kasu horretan, ekoizpen-etxeak baimen idatzia bidali beharko du, posta elektroniko bidez, hartzaile berria eta helbidea berria adierazteko.

Zinegoakek emanaldiaren kopiaren ardura izango du Bilbon dagoen bitartean soilik. Ez du ardurarik izango garraioan sor litezkeen kalteengatik edo filma galtzen bada.

HAUTAKETA BATZORDEA ETA EPAIMAHAIA

Zinegoaki dagokio kategoria edota sari bakoitzari dagokion Hautaketa Batzordea eta Epaimahaia nola osatuko den erabakitzea. Organo horiek LGTBIQ+ arloko  zinemagintzarekin edota aktibismoarekin lotutako pertsonek osatuko dute, eta horien erabakiak apelaezinak izango dira. 

EPAIMAHAIA

– Fikzioko Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)

– Dokumentalen Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)

– OFF Zinegoak-Narratiba Berrien Epaimahaia (3-4 kide)

– Euskal Aktoreen Batasunaren Epaimahaia. 3 bazkide.

– Gazte Epaimahaia, zenbait eskola eta erakundetako ikasleek osatua (20 kide gehienez).

– Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia. Giza eskubideen erakundeetako eta Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdietako 3 kidek osatua.

– Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia, tokiko eta eskualdeko lesbianen eta feministen erakundeek osatua. 

SARIAK

Sariak amaiera ekitaldian jakinaraziko dira, eta ondoko kategoriatan banatuko dira: 

Zinegoak FIK Saria (FIK Nazioarteko Epaimahaia):

FIK Film Luze Onena.

Zinegoak DOK Saria (DOK Nazioarteko Epaimahaia):

DOK Film Luze Onena.

Zinegoak KRAK Saria (KRAK Nazioarteko Epaimahaia):

KRAK Film Luze Onena.

Zinegoak Sari Nagusia, 2019ko film onenarentzat (1500 €)

Sari honek hiru kategoria ofizialetatik, publikoaren puntu gehien lortu duen filmarentzat izango da. 

Publikoaren saria Film Labur onenarentzat:

Publikoaren Zinegoak Saria Film Labur Onenari. 1.000 €-koa (mila euro), Euskaltelek babestua.

Euskal Aktoreen Batasunak honakoak emango ditu:

Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Nagusi Onenaren Saria. 

Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Sekundario Onenaren Saria.

Gazte Epaimahaia:

Gazte Saria Film Labur Onenari. 

Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia:

Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria, 3.000 €-koa (hiru mila euro), Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren  Eskubideen Zuzendaritza Orokorraren eskutik, Giza Eskubideen egoera munduan hoberen azaltzen duen filmarentzat.  

Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia:

Lesbianismo eta Generoaren Saria, 1.500 €-koa (mila eta bostehun euro), Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailaren eskutik, lesbianismoa eta generoa hoberen lantzen duen filmarentzat. 

Sari ofizialez gain, epaimahaiek nahi beste aipamen berezi eman ditzakete. Horiek, ordea, ez dute diruzko saririk jasoko.

Diruzko sariek indarreko legeek ezarritako atxikipenak jasango dituzte. Atxikipenaren zenbatekoa saria ematerakoan kenduko da. Sariaren % 50 banatzaile espainiarrarentzat izango da, halakorik baldin balego saria ematen den unean edo 2019an. Sariaren gainerakoa, % 50a (edo saria oso-osorik banatzaile espainiarrik ez balego) filmaren zuzendaritzaz arduratutako pertsonarentzat izango da, eta, pertsona bat baino gehiago baleude, haien artean banatuko litzateke, zati berdinetan. 

Sariak banku-transferentzia nominalaren bidez ordainduko dira, 2020ko laugarren hiruhilekoan. Garaile ateratako lanak emanaldi-gasturik, tramite fiskalik edo bestelakorik eragingo balu, gastu hori sariaren zenbatekotik kenduko litzateke. Sariaren berri jaso ondoren, banaketa-etxeak, ekoizleak edota zuzendaritzak dagozkion dokumentuak eta datuak bidali beharko dizkio antolakuntzari, askoz jota 6 hilabeteko epean. Epe horren barruan bidali ezean, erreklamaziorik egiteko eskubidea galduko du. 

IRABAZLEAK

Lehiaketa honetan saririk edo aipamen berezirik jasotzen duten lanek Zinegoak jaialdiak emandako ikur edo lotipoak jarri beharko dituzte beren publizitatean. 

OINARRIEN ONARPENA 

Honako araudi hau euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratu da. 

Zinegoak 2020an parte hartzearekin batera, oinarri hauek eta Zinegoak taldearen erabakiak onartzeko konpromisoa hartzen da.