Adrián Silvestre ezinbesteko ahots bat da gaur egun LGTBI zinemaren barruan. 2017ko Zinegoak-en, zuzendari onenaren saria jaso zuen, bere opera primari esker, Los objetos amorosos, eta orduz geroztik beti parte hartu du jaialdian: 2019an, epaimahaikide gisa, baita ZG/PROn ere, hainbat ediziotan. Han aurkeztu zuen, hain zuzen, Sedimentos film luzea, ekoizpen-fase desberdinetan; Thesalonikako Jaialdian aurkeztu, eta epaimahaiaren sari berezia eskuratu zuen, eta, gero, hainbat jaialditan parte hartu eta hainbat sari jaso ondoren (Málagan, Donostian edo Londresko BFI prestigiotsuan), pertsona transak protagonista dituen erreferentziazko filma bihurtu da Espainiako zineman. 2022an, kritikaren aitortza aho batez jaso, eta ez-fikziozko film luze onenaren Feroz saria eman diote, eta, hori gutxi balitz, Rotterdamgo Jaialdiko lehiaketa ofizialean estreinatu du bere azken lana, Mi vacío y yo.

Plazera eta ohorea da film handi honetaz gozatzera gonbidatzea zuzendariaren konpainian eta Fas zineklubaren kolaborazioarekin.

SEDIMENTOS