SLIDE_VihSible2019_TITULO

Zalantzarik gabe, Barbara Hammer zinema lesbikoaren aitzindari nagusia izan zen. Izaera dokumental eta esperimentala zuten 70 film labur eta bederatzi film luze zuzendu zituen. Hammerrek narratiba berrien aldeko apustua egin zuen, patriarkatuaren mugetatik kanpo eta zinema-lengoaia propioak sortuz. Bere lanean, zinegileak esperientzia lesbikoak islatu zituen, bere bizipen eta desiretatik abiatuta.

Barbara Hammer 2019. urteko martxoaren 16an hil zen. Zinegoaketik omenaldi txiki bat antolatu gura izan diogu horren beharrezkoa izan den artista honi, eta bere hiru film proiektatuko ditugu. Dyketactics lana protagonista lesbianak izan zituen lehenengo filmatzat hartzen da; Nitrate Kisses lana bere lehenengo film luzea izan zen; eta A horse is not a metaphor pelikulan, heriotzeraino eraman zuen gaixotasunaren inguruko lana da.

Bere zinemagintzaren berrikuste honekin bere imaginario berezia ezagutu eta bere zinema zelan eraiki zuen ulertu ahal izango dugu.

NITRATE KISSES

DYKETACTICS

A HORSE IS NOT A METAPHOR