OINARRIAK

XVI.  ZINEGOAK

Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia 2019

1. AZALPENA

Zinegoak jaialdia Asociación Zinegoak Elkarteak antolatzen du, eta 2019ko otsailaren bukaeran izango da Bilbon.

2. PARTE-HARTZAILEAK

Zinegoak 2019an parte hartu ahalko dute LGTBIQ+ komunitatearen sexu-, genero- edo familia-aniztasun gaiak jorratzen eta ezagutarazten duten filmek, ekoizpen prozesua 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera bukatu bada, eta Zinegoaken parte hartu aurretik Euskal Herriko areto komertzialetan estreinatu ez bada oraindik.

3. IZENA EMATEA

Zinegoak 2019ko aurre-hautaketan parte hartu ahal izateko, 2018ko azaroaren 4a baino lehenago eman behar da izena eta dokumentu hauek bidali behar dira:

    • Izena emateko fitxa osorik beteta, eta sinatuta edo zuzendariaren edo ekoizlearen zigiluarekin. Online bidali behar da, bide hauetakoren batetik:

 

  • www.zinegoak.com
  • helbide elektroniko honetara: films@zinegoak.com

 

  • Online screener bat, gaztelaniara edo ingelesera azpititulatuta ahal bada.  

Izena emateko eskaera onartua izateko, fitxaren atal guztiak bete behar dira.

4. SAIL OFIZIALA

Antolakuntza 2018ko abenduaren 15a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiekin, eta hautatuen zerrenda 2019ko urtarrilean argitaratuko da.

Hautatutako lanak 3 sailtan banatuko dira, iraupenaren eta motaren arabera: fikzioko film luzeak (45 minututik gorakoak), film luze dokumentalak (45 minututik gorakoak) eta film laburrak (fikziokoak edo dokumentalak, 45 minutukoak  edo laburragoak).

Zinegoakek  eskubidea izango du filmaren zati bat erabiltzeko, gehienez 90 segundo, hedabideetan zabaltzeko.

5. HAUTATUEN  BETEBEHARRAK

Sail ofizialerako hautatuak izan diren filmen ordezkariek ondokoa bete behar dute:

  • Emanaldiaren kopia bidali behar dute (Bluray, H264 edo DCP) 2019ko urtarrilaren 30a baino lehenago. Ez da onartuko baldintza hauetan bidalitako kopiarik: bukatu gabe badago, egoera txarrean badago, kopia kalitate txarrekoa bada edo eskatutako formatuan ez  badago.
  • Kopiak azpitituluak behar baditu, honakoa gehitu beharko zaio:
    • Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda  gaztelaniaz, baldin badago.
    • Azpitituluen fitxategia (.srt) edota elkarrizketa-zerrenda  ingelesez edo frantsesez, 2019ko urtarrilaren 30a baino lehenago.
  • Filmaren trailerra bidali behar da, azpititulurik  gabe eta honako formaturen batean: .mov, .mp4, H264, Full HD (1080).
  • Hiru fotograma, filmaren kartela eta zuzendariaren argazki bat bereizmen handian (300 ppp).

Emanaldiaren kopiak posta elektronikoz edo helbide honetara bidal daitezke:

Asociación Zinegoak Elkartea (Zinegoak IFF) C/ Cortes 1-1 (edif. industrial), 4.izq. 48003 Bilbao – Bizkaia

Materiala  jasotzen ez bada edo ezarritako epetik kanpo jasotzen bada, antolakuntzak eskubidea izango du filma lehiaketatik kanpo uzteko. Zinegoaken parte hartzeko hautatutako lanak ezingo dira atzera bota azken emanaldiaren amaierara arte.

6. MATERIALAK BIDALTZEA ETA ITZULTZEA

Emanaldiaren kopiaren bidalketa-gastuak filmaren banaketa-etxeari edo ekoizpen-etxeari dagozkio. Zerga eta aduana arazoak saihesteko, emanaldirako kopiaren paketean hauxe  jarriko da: ACTIVIDAD CULTURAL SIN VALOR COMERCIAL.

Materiala itzultzeko gastuak Zinegoakek ordainduko ditu. Kopia  guztiak dagokion banaketa- / ekoizpen-etxeari itzuliko zaizkio. Beste hartzaile bati bidaltzea nahi izanez gero, adierazi egin beharko da. Eta kasu horretan, ekoizpen-etxeak baimen idatzia bidali beharko du, posta elektroniko bidez, hartzaile berria eta helbidea berria adierazteko.

Zinegoakek emanaldiaren kopiaren ardura izango du Bilbon dagoen bitartean soilik. Ez du ardurarik izango garraioan sor litezkeen kalteengatik edo filma galtzen bada.

7. HAUTAKETA BATZORDEA ETA EPAIMAHAIA

Zinegoaki dagokio kategoria edota sari bakoitzari dagokion Hautaketa Batzordea eta Epaimahaia nola osatuko den erabakitzea. Organo horiek LGTBIQ+ arloko  zinemagintzarekin edota aktibismoarekin lotutako pertsonek osatuko dute, eta horien erabakiak apelaezinak izango dira.

EPAIMAHAIA

– Fikzioko Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)

– Dokumentalen Nazioarteko Epaimahaia (3 kide)

– OFF Zinegoak-Narratiba Berrien Epaimahaia (3-4 kide)

– Euskal Aktoreen Batasunaren Epaimahaia. 3 bazkide.

– Gazte Epaimahaia, zenbait eskola eta erakundetako ikasleek osatua (20 kide gehienez).

– Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia. Giza eskubideen erakundeetako eta Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdietako 3 kidek osatua.

– Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia, tokiko eta eskualdeko lesbianen eta feministen erakundeek osatua.

8. SARIAK

Sariak amaiera ekitaldian jakinaraziko dira, eta ondoko kategoriatan banatuko dira:

Zinegoak Saria (Fikzioko Nazioarteko Epaimahaia):

Fikzioko Film Luze Onena.

Fikzioko Film Luzearen Zuzendaritza Onena.

Fikzioko Film Luzearen Gidoi Onena.

Zinegoak Saria (Dokumentalen Nazioarteko Epaimahaia):

Film Luze Dokumental Onena.

Publikoak, bozketa bidez, honakoa erabakiko du:

Publikoaren Zinegoak  Saria Film Labur Onenari. 1.000 €-koa (mila euro), Euskaltelek babestua.

OFF Zinegoak-Narratiba Berriak Epaimahaia:

Film Luze Esperimental Onena.

Film Labur Esperimental Onena.

Euskal Aktoreen Batasunak honakoak emango ditu:

Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Nagusi Onenaren Saria.

Fikzioko Film Luzeko Antzezpen Sekundario Onenaren Saria.

Gazte Epaimahaia:

Gazte Saria Film Labur Onenari.

Aniztasun eta Giza Eskubideen Epaimahaia:

Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria, 3.000 €-koa (hiru mila euro), Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren  Eskubideen Zuzendaritza Orokorraren eskutik, Giza Eskubideen egoera munduan hoberen azaltzen duen filmarentzat.  

Lesbianismo eta Generoaren Epaimahaia:

Lesbianismo eta Generoaren Saria, 1.500 €-koa (mila eta bostehun euro), Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailaren eskutik, lesbianismoa eta generoa hoberen lantzen duen filmarentzat.

Sari ofizialez gain, epaimahaiek nahi beste aipamen berezi eman ditzakete. Horiek, ordea, ez dute diruzko saririk jasoko.

Diruzko sariek indarreko legeek ezarritako atxikipenak jasango dituzte. Atxikipenaren zenbatekoa saria ematerakoan kenduko da. Sariaren % 50 banatzaile espainiarrarentzat izango da, halakorik baldin balego saria ematen den unean edo 2019an. Sariaren gainerakoa, % 50a (edo saria oso-osorik banatzaile espainiarrik ez balego) filmaren zuzendaritzaz arduratutako pertsonarentzat izango da, eta, pertsona bat baino gehiago baleude, haien artean banatuko litzateke, zati berdinetan.

Sariak banku-transferentzia nominalaren bidez ordainduko dira, 2019an. Garaile ateratako lanak emanaldi-gasturik, tramite fiskalik edo bestelakorik eragingo balu, gastu hori sariaren zenbatekotik kenduko litzateke. Sariaren berri jaso ondoren, banaketa-etxeak, ekoizleak edota zuzendaritzak dagozkion dokumentuak eta datuak bidali beharko dizkio antolakuntzari, askoz jota 6 hilabeteko epean. Epe horren barruan bidali ezean, erreklamaziorik egiteko eskubidea galduko du.

9. IRABAZLEAK

Lehiaketa honetan saririk edo aipamen berezirik jasotzen duten lanek Zinegoak jaialdiak emandako ikur edo lotipoak jarri beharko dituzte beren publizitatean.

10. OINARRIEN ONARPENA

Honako araudi hau euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratu da.

Zinegoak 2019an parte hartzearekin batera, oinarri hauek eta Zinegoak taldearen erabakiak onartzeko konpromisoa hartzen da.