T.R.A.U.M.A

Martxoak 9 • Asteartea / ONLINE

T.R.A.U.M.A gure kultura publikoen sentimenduen artxibategia sortzera zuzendutako podcast multzoa da. Disidentzia sexualak, antikolonialismoak, diasporek, migrazioek eta arte garaikideak osatzen duten bidegurutzean oinarritutako programa da, eta emozio eta jardunbideak jasotzen ditu. Gure iritzien durunda, gorputz politikoaren eta afekzio-gorputzaren, bizitza emozionalaren eta bizitza politikoaren, memoriaren politiken eta orainaldiaren politiken arteko bereizketa tentsioan jartzen duten egitura eta murmurioen laburpena.

T.R.A.U.M.A Rio Parana bikotearen sorkuntza bat da. Martxoaren 9an 19:00etan Hegoaldeko trans artista bisual hauekin berba egiteko aukera izango dugu. Topaketa online honen dinamizazio lanetan Jesenia arrazakeriaren kontrako aktibista izango dugu.

2019. urtean T.R.A.U.M.A sailaren lehenengo denboraldia grabatu zuten Consonni Irratian AZrekin batera. Orain, Zinegoakeko ekoizpenarekin, bigarren denboraldia grabatu dute. Martxoaren 9an bertan estreinatuko da, sintonizatzera gonbidatzen zaitugu…

BEREZIA “FAS”

Martxoak 9 • Asteartea (18:30) / Cine club FAS

LIMBO

PROIEKZIOA + SOLASALDIA

DANTZA ETA ANIZTASUNA

Martxoak 10 • Asteazkena (18:30) / La fundición

Dantzaren munduko sormen artistikoak gorputzaren eta emozioen aldetik asko inplikatzea dakar, eta horretan arakatzen du, hain zuzen, Patric Chiha frantses zuzendariaren Si c’etait de l’amour dokumentalak. Begirada dotore eta intimo batez, Gisèle Vienne koreografoaren ondoan egongo da «Crowd» ikuskizunaren sormen-prozesuan zehar.

Filma ikusi ondoren, obraren, sormen-prozesuaren, interpretatzaileen eta haien bizipenen edo haiek gorpuzten dituzten pertsonaien arteko gurutzaketetan sakontzeko topaketa batean parte hartzea proposatzen dizuegu.

SI C’ÉTAIT DE L’AMOUR

NOLA ESAN / IZAN BOLLERA?

Martxoak 12 • Ostirala (18:00) / Hika ateneo

Sarrera librea tokiak bete arte

Nola esan /izan bollera euskaraz?

Nola esaten dugu “lesbiana” euskaraz? Nola izendatzen dugu gure burua, gure praktika, gure subjektu politikoa? Eta kontuan izanik euskara minorizatuta dagoela, egoera diglosikoan, zapaldua, zer pentsatzen edo sentitzen dugu erdal maileguak erabiltzean? Egin dugu inoiz saiakera pertsonalki edo kolektiboki euskarazko hitzak topatzeko edo sortzeko?