SLIDE_VihSible2019_TITULO

BILGUNE VEMUT:

ALUAREN UNIBERTSOA

Julia Ostertag zuzendari alemaniarra Bilbon egongo da bi film dokumental aurkezteko asmoz. Bertan, zinegileak ikuspegi ezberdinetatik aztertzen du zer nolako beharra dugun gure genitalitatearekin berriro konektatzeko modu intimo, sakon, anatomiko eta kontzientean.

Autodefentsa Gynekologia lanean genitalitate femeninoaren inguruko medikuntza berpentsatu behar dela proposatzen digu. Nork «aurkitu» zituen gure ugaltze-aparatua osatzen duten organo ezberdinak? Nola egin ziren aurkikuntza horiek? Zein punturaino patriarkatuak eragotzi zuen plazer femeninoan gehiago sakontzea? Saio honetan Gynepunk proiektua ezagutuko dugu bertatik bertara. Bertan, Ostertagek ginekologiaren historia aztertzen du, medikuntzan erreminta eraginkor eta irisgarriak sortzeko asmoz eta gure gorputzak zaintzea ahalbidetzeko helburuarekin.

Saioa borobilduko dugu Isurketa femeninoa eta unibertsoaren bestelako misterioak filmaren erabateko estreinaldiarekin. Bidaia horretan sei emakumek sexualitate femeninoaren inguruan duten ikuspuntua azalduko digute, hainbat disziplinen bidez: zinea, literatura, performancea, aktibismoa, sexu-heziketa… Lanean, sei emakumeek irakurketa positiboa egiten dute plazer femeninoaren historia politikoaz, artxiboko material, elkarrizketa eta bestelako irudi dokumentalen bitartez.

GYNECOLOGÍA AUTODEFENSA

FEMALE EJACULATION  & OTHER MYSTERIES  OF THE UNIVERSE