“BIXA TRAVESTY”, DOKUMENTAL TRABESTIA, FEMINISTA ETA FABELAKOA LGTBI+ KOMUNITATEAREN ASKAPEN EGUNA OSPATZEKO

“BIXA TRAVESTY”, DOKUMENTAL TRABESTIA, FEMINISTA ETA FABELAKOA LGTBI+ KOMUNITATEAREN ASKAPEN EGUNA OSPATZEKO

BIXA TRAVESTY, DOKUMENTAL TRABESTIA, FEMINISTA ETA FABELAKOA LGTBI+ KOMUNITATEAREN ASKAPEN EGUNA OSPATZEKO

 

Bixa Travesty (maritxu trabestia) dokumentalaren protagonista Linn da Quebrada (MC Linn) pertsonaia berezia dugu. Zuzendariak Kiko Goifman eta Claudia Priscilla dira, eta elkarrekin dokumental onenaren Teddy Saria irabazi dute Berlinaleko azken edizioan. Gainera berriki itxitako Mostra La Ploma jaialdian, Valentzian, dokumental onenaren saria eta publikoaren saria jaso ditu dokumentalak.

Bixa Travesy filman Linn eta bere zuzeneko show gartsuak eta gordinak ezagutuko ditugu, bere bizitza intimoan barneratuko gara -tarteka egiten dituen auto-hausnarketa politikoekin- eta irrati esatariarena egiten ikusiko dugu, bere lagun kutunarekin matxismoaz, arrazakeriaz edo transfobiaz dituen elkarrizketa ironikoetan. Erretratu autobiografiko bat sortuz joango da, musikala eta errebeldea, Brasilgo trans-performer boteretsuenetarikoaren eta gero eta ezagunagoa den pertsona honen irudia eraikiz.

«Brasilen inon baino trabesti eta trans gehiago erailtzen dira. Gizarte bazterretan bizi dira eta isilpeko gorputzak izatera kondenatuta daude. Horregatik, Linnek Sao Paulon duen tokia bezalako filma egin nahi genuen, hau da, potentea, politikoa eta erradikala», azaldu zuen Claudia Priscila zuzendariak duela gutxi emandako elkarrizketa batean.

Dokumental honekin Zinegoak Elkarteak beste urrats bat eman, eta bere izaera borrokalariari ekin dio berriro, izan ere, data honetan, ospakizunaz gainera salatu eta agerian jarri nahi ditugu munduko herrialde askotan sexu orientazioagatik edo genero identitateagatik gertatzen diren babesgabetasun egoerak eta giza eskubideen urraketak.

«Iaz figura historiko bat ekarri genuen gogora, Marsha P. Johnson, E28ko Stonewalleko istiluetan parte hartutakoa. Aurten, gaurkotasunera jo dugu eta Marsharen aztarnak jarraituz LGTB+ borrokaren abangoardian dauden pertsonak ezagutarazi nahi ditugu», dio Pau Guillén Zinegoakeko zuzendariak.

Emanaldi hau 365ZG jardueraren baitan kokatzen da. Horren bitartez, Zinegoakek zinea eta ekintzak antolatzen ditu urteko egun zehatz eta berezietan, eta debalde gainera. Oraingoan ekainaren 29an izango da, 20:30ean Bilborock aretoan, doan.