Maiatzak 17 zinema eta kulturarekin ospatuko dugu, Arrigorriagako Udalarekin batera

Maiatzak 17 zinema eta kulturarekin ospatuko dugu, Arrigorriagako Udalarekin batera

Aurtengo Maiatzaren 17an, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako egunean, Arrigorriagako Udalarekin bat egin dugu eta zinema ziklo berezi bat antolatuko dugu elkarrekin.  Zinegoaken ustez, zinema eta kultura oso tresna indartsuak dira diskriminazioari eta indarkeriari aurre egiteko. Zinema konprometitua aurkituko duzue, militantea eta, batez ere, entretenigarria! Anima zaitezte eta zatozte Arrigorriagara, bi zinema saio bikain dituzue zain!

Sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen ondoriozko diskriminazioa berdintasun-printzipioaren aurkakoa da. Premisa hori oinarri harturik, beste urte batez, Arrigorriagako Udalak bat egin du maiatzaren 17arekin, HOMOFOBIAREN, LESBOFOBIAREN ETA TRANSFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREKIN. Lehentasunezko ekintza bat da hori; izan ere, azken urte hauetan aurrerapen nabarmenak lortu diren arren, oraindik ere gauza asko daude lortzeko, hala nola gure inguruneko eta munduko toki askotako lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen, pertsona transgeneroen eta intersexualen kontrako intolerantzia eta indarkeriaren desagerpena.