PIJAMA HITZALDIA

PIJAMA HITZALDIA

(LGTBI+ konpromisoari eta arte eszenikoei buruzko)

PIJAMA HITZALDIA

Partehartzaileak: Inés Jauregui, Eduardo Gaviña, Haizea Malabaricia.

Inés Jauregui kazetari eta aktoreak ardo bat hartuko du bere lagun eta artista polifazetiko Haizea Malabaricia eta Eduardo Gaviñarekin (Yogurinha Borova) batera.

Kopa eskuan, bururatzen zaizkien kontu guztien inguruan egingo dute berba: arte eszenikoak, LGTBI+ kultura, konpromiso soziala, azken egunotako albisteak, pelukak, Miguel Bosé, Paco León, zine jaialdiak eta abar.

Pertsona eskuzabalak dira, eta, beraz, ez dute inolako beldurrik izango esperientziak kontatzeko eta iritziak partekatzeko. Baina noski, jakinminez jositako emakumeak direnez, publikoaren iritzia entzuteko prest ere egongo dira. Eztabaidarako, baten batek hitza kentzeko edo dantza egiteko gogoz izango ditugu. Eta hau guztia, asteazken arrunt bateko gau batean.