CORPO ELÉTRICO

CORPO ELÉTRICO

CORPO ELÉTRICO

GORPUTZ ELEKTRIKOA

Zuz: Marcelo Caetano

Gid: Marcelo Caetano, Gabriel Domingues, Hilton Lacerda

Akt: Kelner Macêdo, Lucas Andrade, Welket Bungué, Ronaldo Serruya, Ana Flavia Cavalcanti


Brasil | 2017 | 93’| drama


J.B. Brasilgo portugesa, azpitituluak gaztelaniaz


M-APPEAL > films@m-appeal.com

Uda bukatzear dago eta Eliasek denbora luzea darama itsasoarekin amets egiten. Lan egiten duen ehungintza enpresan, oporrak hurbilago daude, baina Eliasek gero eta ardura handiagoak ditu.  Aparteko lan orduak egin behar ditu berriro, gauez. Eliasek eta bere lankideek, ordea, trago bat hartzera joatea erabaki dute. Orduan, egoera eta desio berrietarako aukera azalduko zaie.

Urteko plano sekuentziarik onenarekin, eszenetako batean, primeran biltzen da Gorputz Elektrikoa lanaren filosofia: bestea onartu ahal izateko lehen urratsa ezagutzea da. Belaunaldi baten erretratua, oso sentsuala eta koloretsua, eta lehen fotogramatik bertatik hunkitu egingo gaituena.


Estreinaldia Euskadin


JAIALDIAK: 35 Outfest Los Angeles (Gran Premio del Jurado al Mejor Largometraje Internacional -Mención honorífica), BFI Flare, 30 IMAGE+NATION LGBTQueer Montreal, Lesgaicinemad 2017, 32 FICG (Magüey), 46 IFFR