DIAMANTINO

DIAMANTINO

DIAMANTINO

Zuz: Gabriel Abrantes, Daniel Schmidt

Gid: Gabriel Abrantes, Daniel Schmidt

Akt: Carloto Cotta, Cleo Tavares, Anabela Moreira, Margarida Moreira


Portugal, Frantzia, Brasil | 2017 | 92’ | drama | J.B. portugesa, azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez


Estreinaldia Bizkaian


Diamantino mundu mailako futbol izarrik handienak bere ezaugarririk bereziena galdu du. Horren ondorioz, bere ibilbide profesionala behera etorriko da. Bide berriak bilatzen hasiko da, eta, bidaia zoro horretan, nazioarteko ikono honek hainbat konturi egin beharko die aurre: neofaxismoa, errefuxiatuen krisia, eraldaketa genetikoa eta talentuaren iturriaren bilaketa.

Europak inoiz emandako komediarik queerrena. Hemendik aurrera beste modu batera ikusiko dituzu futbol partidak. Baliteke ikusteko gogoa piztea eta guzti.


JAIALDIAK

2018: 71 Festival de Cannes (Grand Prix Semaine de la Critique, Palme Dog), TIFF- Next Wave, Festival Márgenes, 15 SEFF – Sevilla, 51 Sitges, Palm Springs FF, Thessaloniki FF; Stockholm FF, Warsaw IFF, Film Festival Cologne


Charades > festival@charades.eu