Bisitaria bazara eta jaialdira bazatoz, gozatu Ibis Hoteleko eskaintzaz!

Bisitaria bazara eta jaialdira bazatoz, gozatu Ibis Hoteleko eskaintzaz!

Bisitaria bazara eta jaialdira bazatoz, gozatu Ibis Hoteleko eskaintzaz!

Beste urte batez, Ibis Bilbao Centro hotelak eskaintza berezia egingo die Zinegoak jaialdira datozen bisitariei. Horrela, kanpotik datozen zinemazaleek Bilbon lo egiteko aukera izango dute prezio baxuago batean.

Eskaintza eskuragai egongo da inaugurazio ofiziala hasten denetik amaiera ekitaldira arte (hots, 2020ko otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte). Eskaintzaren xehetasunak honakoak dira:

– Igandetik ostegunera: pertsona batentzako logela 66 euroan eta bi pertsonentzako logela 71 euroan, gosaria eta Zinegoakeko sei saiotarako bonoa barne.

– Otsailaren 28 eta 29an: pertsona batentzako logela 76 euroan eta bi pertsonentzako logela 82 euroan, gosaria eta Zinegoakeko sei saiotarako bonoa barne.

– Martxoaren 6an eta 7an: pertsona batentzako logela 79 euroan eta bi pertsonentzako logela 87 euroan, gosaria eta Zinegoakeko sei saiotarako bonoa barne.

Prezio guztiak BEZ barne dira.

Ibis Bilbao Centro hotela Concha Jeneralaren kaleko 28. zenbakian dago, jaialdiko zinema-areto gehienetatik 500 metro eskasera.

Informazio gehiagorako:

Hotel Ibis Bilbao Centro

H6141-RE@ACCOR.COM

944 433 937 / www.ibis.com