Bisitaria bazara eta jaialdira bazatoz, gozatu Ibis Hoteleko eskaintzaz!

Bisitaria bazara eta jaialdira bazatoz, gozatu Ibis Hoteleko eskaintzaz!

Bisitaria bazara eta jaialdira bazatoz, gozatu Ibis Hoteleko eskaintzaz!

Beste urte batez, Ibis Bilbao Centro hotelak eskaintza berezia egingo die Zinegoak jaialdira datozen bisitariei. Horrela, kanpotik datozen zinemazaleek Bilbon lo egiteko aukera izango dute prezio baxuago batean.

Eskaintza eskuragai egongo da inaugurazio ofiziala hasten denetik itxiera-ekitaldira arte (hots, otsailaren 20tik martxoaren 5era arte). Eskaintzaren xehetasunak honakoak dira:

– Pertsona batentzako logela 63 euroan (lehenengo gaua), gosaria eta Zinegoakeko sei saio ikusteko bonoa barne. Bigarren gautik aurrera, logelaren prezioa 53 eurokoa izango da.

– Pertsona birentzako logela 69 euroan (lehenengo gaua), gosariak eta Zinegoakeko sei saio ikusteko bonoa barne. Bigarren gautik aurrera, logelaren prezioa 58 eurokoa izango da.

Prezio guztiak BEZ barne dira.

 

Ibis Bilbao Centro hotela Concha Jeneralaren kaleko 28. zenbakian dago, jaialdiko zinema-areto gehienetatik 500 metro eskasera.

Informazio gehiagorako:

Ibis Bilbao Centro hotela

944 433 937 / www.ibis.com