DYKES, CAMERA, ACTION!

DYKES, CAMERA, ACTION!

DYKES, CAMERA, ACTION!

BOLLERAK, KAMERA, EKIN!

Zuz: Caroline Berler


AEB | 2018 | 58’ | J.B. ingelesa, azpitituluak gaztelaniaz


Estreinaldia Euskadin


Lesbianek ez zuten lesbianarik ikusten pantailetan. Baina Stonewalleko mugimendu feministatik eta 70eko hamarkadako zine esperimentalaren garaira bitartean, ezagutzera eman eta queer munduaren inguruko imajinario soziala irauli zuten. Hainbat zinemagile aurkituko ditugu, besteak beste, Barbara Hammer, Su Friedrich, Rose Troche, Cheryl Dunye, Yoruba Richen, Desiree Akhavan edo Vicky Du, edo B. Ruby Rich eta Jenni Olson zine-kritikariak. Euren bizitzari buruzko hainbat kontakizun harrigarri eta, horietako asko, dibertigarri partekatuko dituzte, eta euren queer identitatea zinearen bitartez adierazteko bideak bilatuko dituzte. Bollerak, Kamera, Ekin! queer zineari buruzko kontakizuna da, bertan parte hartutako emakumeek eurek kontatua.

Gure iragan hurbilera egindako bidaia intentsua. Hemen ezagutuko ditugun emakumeek hankaz gora jarri zituzten emakume lesbianen eta queer munduaren inguruan zineak eraikitako kontakizunak.


JAIALDIAK

2018: 23 Lesgaicinemad, 42 Frameline San Francisco, OutFest FF (Emerging Talent Award), Mix Milano, Gaze FF – Dublin, Cinema Diverse – Palm Springs, 22 Queer Lisboa, Bok o Bok – San Petersburgo 2018, Mix Copenhagen, Fringe! London, Mix Brasil.


Jeffrey Winter > jeffrey@thefilmcollaborative.org