Otsailaren 20an hasiera-ekitaldia Arriaga Antzokian

Otsailaren 20an hasiera-ekitaldia Arriaga Antzokian

Otsailaren 20an hasiera-ekitaldia Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokiak berriro hartuko du Zinegoaken inaugurazioa. Aurten hilaren 20an, astelehena, 20:00etan izango da eta Mitxel Santamariak eta Aitziber Garmendiak aurkeztuko dute. Ekitaldian, João Pedro Rodrigues portugaldar zinemagileak  Zinegoak 2017 Ohorezko Saria jasoko du.

Gainera, Juan Flahn bilbotar zuzendaria izango dugu, eta baita Jorge Monge eta Candela Peña aktoreak ere, Apoyo Positivo-ren “Indetectables” telesailaren barruko “La evidencia” eta “Alto riesgo” film laburrak aurkeztuko dituzte eta.
Azkenik, Sébastien Lifshitz frantziar zuzendariaren “Les Vies de Thérèse” dokumentalaren emanaldiaz gozatuko dugu.

Gonbidapenak Arriaga Antzokiko txarteldegietan.