Otsailaren 26tik 28ra arte, “3, 2, 1… Zinegoak!”

Otsailaren 26tik 28ra arte, “3, 2, 1… Zinegoak!”

Otsailaren 26tik 28ra arte, “3, 2, 1… Zinegoak!”

Aurtengo Zinegoakeko 18. edizioa martxoaren 1ean hasiko da. Egun horretan izango hasiera ekitaldia Arriaga Antzokian, 15 eguneko kultur egitarauari hasiera emanez. Baina urtero bezala, inaugurazioa baino lehen ekitaldiak antolatuko ditu Zinegoakek, “3, 2, 1… Zinegoak” doako aurre-jaialdiaren bidez.

Aurten hiru proiekzio izango ditugu, otsailaren 26, 27 eta 28an. Lehenengo egunean,  ostiralean, 17:30ean Guggenheim Museoan, Keith Haring sortzailearen inguruko dokumentala izango dugu ikusgai. Keith Haring: Street art boy filmeak bildumak material argitaragabe ugari eskaintzen digu, 1980ko urte mitikoetako erreferentzia sortzaileetako bat askoz modu sakonagoan ezagut dezagun.

Keith Haringek naturaltasunez bizi izan zuen bere orientazioa, bai eta modu irekian arakatu ere, eta, gero, organikoki agertu zuen bere lanetan.

GIBarekin eta HIESarekin izan zuen loturak pertzepzio- eta batez ere ikuspegi-aldaketa bat ekarri zion gaixotasuna adierazteko moduari dagokionez. Haringek adierazpide koloretsu eta bizizaleari eutsi zion unerik ilunenetan ere.

Ekimen hau Toparteren baitan antolatzen da, eta doako gonbidapenak Guggenheim Museoaren webgunean eta txarteldegian jaso daitezke.

Bigarren egunean, otsailak 27, larunbata, Bilborocken izango dugu hitzordua, 18:00etan. Rote Zora taldeari buruzko dokumentala izango dugu ikusgai: Frauen Bildet Banden, eine Spurensuche zur Geschichte der Roten Zora. Ia 20 urtean zehar, Rote Zorak hainbat ekintza egin zituen hainbat borroka feministari laguntzeko. Haien azken ekintza 1994an izan zen, eta 1996an iragarri zuten taldea desegingo zutela.

“Las otras” emakume lesbianen zinema-kolektiboak ekoitzitako dokumental honetan, protagonistetako batzuen lekukotasunak bildu dira, Rote Zorako kideen memoria berreskuratu nahian.

Sarrera doakoa izango da baina komeni da denboraz joatea lekua bermatzeko.

Azken egunean Sébastien Lifshitzen Petite Filleren txanda helduko da. Goizeko 12:00etan AZko auditorioan ikusiko dugu aurtengo Zinegoakeko Ohorezko Saridunaren azken lana. Lifshitzek ezin izango du bertan egon, baina online bidez bera zuzenean entzuteko aukera izango dugu.

Petite Fillek Sasharen istorioa kontatzen du. Sashak txiki-txikitatik amesten du besteek bera den bezalakoa onar dezaten. Ez du ulertzen zergatik korapilatzen duten dena helduek, zergatik ez dioten uzten den bezalakoa izaten eta nahi duen bezala janzten.

Sarrerak doan jaso daitezke AZ Info puntuan eta AZren webgunean.