Euskal zinea Mexikora doa Zinegoaken eskutik

Euskal zinea Mexikora doa Zinegoaken eskutik

Zinegoak, Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia, Moreliako + Morelia Sexu-Aniztasunaren Programan izango da gonbidatu gisa. + Morelia Sexu-Aniztasunaren Programak bere hirugarren edizioa antolatuko du Mexikoko zinema-hitzordurik ospetsuenetakoa den Moreliako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren baitan (FICM).

+ Morelia Sexu-Aniztasunaren Programak urriaren 21etik eta 24ra bitartean egingo du bere hirugarren edizioa, hiriburu mexikarrean, eta aurten hainbat euskal lan aurkeztuko dira bertan. Izan ere, sail bat antolatu dute Zinegoak jaialdiaren lankidetzarekin. Saila bi ataletan banatutako da, 13 lan izango dira guztira, eta horietako 7 euskal ekoizpenak.

“Jaialdiko arduradunak Berlinaleko antolatzaileen bitartez gurekin harremanetan jarri, eta aurtengo edizioko jaialdi gonbidatua izateko proposamena egin ziguten. Gure aldetik, ez genuen duda izpirik ere izan, aukera paregabea baita LGTB edukiko euskal lanak zabaltzeko eta Zinegoaken zinea eta jarduerak ezagutarazteko, nazioartean oso ezaguna den jaialdi batean gainera, azaldu du jaialdiko zuzendari eta aurten Morelian film labur mexikarren sail ofizialeko epaimahaikide izango den Pau Guillenek.

Egitaraua bi multzotan banatuko da: Begirada bat Gaur Egungo LGTB Euskal Ekoizpenari eta Zinegoaken Saritutako Nazioarteko Ekoizpenak. Sailkapen horrek Zinegoak jaialdiaren bi ikuspegi erakutsiko ditu.

Begirada bat Gaur Egungo LGTB Euskal Ekoizpenari sailarekin, euskal ikuspegi bat izango dugu sexu- eta genero-aniztasun gaia jorratzen duten film laburren sormen- eta ekoizpen-ildo nagusiei dagokionez. Beraz, ikuspegi pertsonala ezagutu ahalko dugu, eta Espainiako testuinguruarekin alderatu.

Hauek dira saila osatuko duten lanak:

El Pastel, Estela Osorio.

Homoamak, Ainhoa Artetxe.

Garelako, Usue Eguia.

Beti Bezperako Koplak, Ageda Kopla Taldea.

Semeak, Iker Azkoitia.

Aitona Mantangorria, Kepa Errasti.

Tarde para el Recreo, Pablo Malo.

Beste alde batetik, Zinegoaken Saritutako Nazioarteko Ekoizpenak sailaren barruan, alde batetik publikoaren lanik gogokoenak eta beste alde batetik egitaraua antolatzeko moduak ezagutaraztea da asmoa. Lan horietan badira Publikoaren Saria jaso dutenak, edo Lesbianismo eta Generoarena, edo Giza Eskubideena edo Gazte Saria eta Off Zinegoak Saria.

Zinegoakek 15 urtean egindako ibilbidean 10000 lagunetik gorako publiko sendoa lortu badu, bere lehen mailako zinema-proposamenei, urte osoan egiten dituen jarduera osagarriei eta Euskal Herriko 40 herriren parte-hartzeari zor zaio. Horri guztiari esker, erreferentziazko jaialdi bihurtu da, estatu mailan zein Europan.