EL SILENCIO ES UN CUERPO QUE CAE

EL SILENCIO ES UN CUERPO QUE CAE

EL SILENCIO ES UN CUERPO QUE CAE

ISILTASUNA ERORTZEN ARI DEN GORPUTZA DA

Zuz: Agustina Comedi


Argentina | 2017 | 75’ | J.B. gaztelania, azpitituluak ingelesez


Estreinaldia Euskadin


Jaimek dena filmatu zuen, bere heriotza barne. Hala, alabari ehunka grabazio-ordu utzi zizkion, bat edo beste zalantzarekin. Izan ere, garai hartako beste askok bezalaxe, klandestinitatean bizi zen Jaime. Are gehiago, baliteke bere kasuan okerragoa izatea. Jaimek filmatutako irudiek esanahi berria bereganatu, eta hainbat galdera sorraraziko dituzte, desiraz, sexualitateaz, askatasunaz eta familiaz.

Familiaren artxiboaren azterketa honetan, etxeko grabaketak ikusiko ditugu. Eta bideo horietan, bere garaian oharkabean geratutako guztia azaleratuko da. Memoria historiko ariketa bat dugu, erabat pertsonala, baina aldi berean LGTBIQ+ pertsonen hainbat eta hainbat  belaunaldiren erretratua josten du, euren identitatea familia barruan ere ezkutatu behar izan zuten horiena. Opera prima hunkigarria, eta, kritikarien esanetan, zine argentinarrak emandako lanik onenetarikoa.


JAIALDIAK

2018: BAFICI – Competencia DDHH (Mención especial), Sicilia Queer Film Fest (Premio Palermo Pride), L’Alternativa BCN (Mejor largometraje), Lima Film Festival – Peru (Mejor Película), VoxFeminae Festival, Croatia (Mejor película), Jean Rouch International Film Festival (Mejor ópera prima), El Lugar Sin Límites Festival Intl de Cine LGBT de Ecuador, LGBT Film Festival. Ecuador 2018 (Mejor largometraje documental), IDFA Amsterdam 2017, Cinélatino Rencontres de Toulouse, Frontera-Sur Chile, FICCALI, Chéries-Chéris, Intl Queer & Migrant Film Festival, Havana Film Festival…


Kino Rebelde > produccion@kinorebelde.com