Brasil, gaur egun, munduan pertsona trans gehien hiltzen dituzten herrialdea da. Datu horrek trans errealitatearen irakurketa iluna ematen du, baina, zenbakiak zenbaki eta gobernuak argi eta garbi jokatzen duen arren LGTBI+ pertsonentzako segurtasun-esparruaren garapenaren aurka edo berdintasunaren aldeko politiken aurka, zinema tresna boteretsu eta liluragarria bihurtu da presio horiei guztien aurrean irauten duen trans bizipena ulertzeko.

Proposatzen dizuegun ziklo honetan, brasildar transen bizipenen gaineko begirada transbertsal bat eskaintzen da haien protagonisten bitartez, duela gutxiko hiru filmetan oinarrituta: Bixa Travesty (2018), Indianara (2019) eta Valentina (2020), azken hau sail ofizialean.

Bixa Travestyk, Linn da Quebrada diziplina anitzeko disidentearen eskutik, sormen artistikoaren eta performancearen begirada eskaintzen du.

Indianararen bitartez, sexu-lanaren munduan baztertuak dauden pertsonen errealitatea ezagutuko dugu, baita nola autoantolatzen diren eta zer gatazka emozional eta pertsonal dituzten ere.

Valentina hezkuntza-inguruneetako eta esparru afektibo abegitsuetako trans errealitate sozializatuenak jorratzen dituen lana da.

Aukera bikaina zinematografia konprometitu, fresko eta sutsu baten bitartez gai konplexu eta liluragarri batean sakontzeko.

Amnistia Internazionalak sarrera labur bat egingo du Brasilgo trans pertsonen egoeraren inguruan, Marielle Francoren kasua hizpide hartuta, 1.000 egunetik gora pasatu baitira haren hilketaren nondik norakoak argitu gabe.

VALENTINA

INDIANARA

BIXA TRAVESTI