¿ENCUENTROS?

¿ENCUENTROS?

Erakusketa

¿ENCUENTROS?

Otsailaren 20tik aurrera eta hilabetez, Modesto tabernan Javi Guadañaren ¿Encuentros? erakusketaz gozatu ahal izango duzue.

Bilduma honetan gure intimitateen inguruko hainbat galdera egiten dira, topaketa erotiko edota sexualen inguruko hausnarketa plazaratuz. Nola islatzen dira kontzeptu hauek? Zeintzuk dira gure praktiketan barneratzen ditugun elementu zehatzak? Gorputzak erreminta artistiko modura erabiliz, obra hauek gorputzen arteko lotura eta harremanak lantzen dituzte.