ENFANT TERRIBLE

ENFANT TERRIBLE

ENFANT TERRIBLE

ZuzOskar Roehler

GidKlaus Richter

AktOliver Masucci, Katya Riemann, Isolde Barth


Alemania | 2020 | 134’ | Fik | J.B. alemanez, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz


Estreinaldia Euskadin


Yael Chouraqui (Picture Tree International) / festivals@picturetree-international.com

22 urte zituela, Municheko Antiteatroan agertu zen Rainer Werner Fassbinder, 1967an, eta, ez bat eta ez bi, bere gain hartu zuen antzerki-ekoizpenaren ardura. Inork ez zuen pentsatuko Alemaniako gerra ondoko zinemagilerik garrantzitsuenetako bat izango zenik. Haren izaera grinatsu eta inpultsiboak segituan erakarri zituen bere miresleak, bai aktoreak, bai nartzisistak, bai beste interesdun batzuk. Hasierako gorabeherak alde batera utzita, haren filmetatik askok arrakasta handia izan zuten munduko zinema-jaialdi ospetsuenetan, eta ikus-entzuleek, kritikariek eta beste zinemagileek txalotu zein gorrotatu izan dute. Haren haserreei eta amodio-gurariei, zein autoesplotazioari esker, zinema-zuzendari gogoangarri eta erradikalena bihurtu da, enfant terrible bat.

Rainer Werner Fassbinder aipatzea ur handitan murgiltzea da. Zinematografikoki sortzailea, eta, era berean, suntsitzailea esparru pertsonalean, beti bezain garaikide, gaur egungo zinemagile asko bezain abangoardista. Ezohiko biopic bat, RWRren munduan barneratzeko ezinbestekoa.


JAIALDIAK

2020: Cannes Film Festival, Hamburg Film Festival

boton_filmin_ZG