ENFEMME

ENFEMME

ENFEMME  

Zuz: Alba Barbé i Serra


Espainia | 2017 | 103’


J.B. katalana eta gaztelania, azpitituluak gaztelaniaz


Johanna Tonini > info@moviesforfestivals.com

EnFemme Bartzelonako metropolian dagoen anonimotasunerako babeslekua da. Sekretua aitortzen digu, hau da, «emakumez janztea gustuko dut», eta gutxika, generoaren aldakortasuna agerian jartzen doa, etengabe gure jarrera agertu behar dugun mundu honetan.

Interneteko boomak bere burua cross-dresserstzat jotzen duen kolektiboari eman zion ahotsa. Ez zetozen bat frankismoaren bukaeran eta “trantsizio” urteetako sexu askapen mugimenduetatik jasotako trabestiaren irudiarekin. EnFemme lanean, behingoz azaldu behar diren bizipenak ezagutuko ditugu, baita elkartasuna ere, eta norberaren identitatea adosteko garaian plazerrak duen garrantzia.

EnFemme lanak hausnarketa sakona eta esperientzia zuhurra erakusten eta bultzatzen du: sortzen eta sinisten duguna gara.


Munduko estreinaldia