ESCENAS CATALANAS: ERRANCIAS ANTROPOLÓGICO-SEXUALES

ESCENAS CATALANAS: ERRANCIAS ANTROPOLÓGICO-SEXUALES

LIBURUAREN AURKEZPENA

ESCENAS CATALANAS: ERRANCIAS ANTROPOLÓGICO-SEXUALES

Parte hartzaileak: Frau Diamanda, liburuaren egilea, eta Aimar Arriola, komisario eta ikertzailea.

Héctor Acuña / Frau Diamandak idatzi du Escenas catalanas (Colectivo La Máquina, 2020) ez-fikziozko liburu ilustratua. Lan sasiautobiografiko bat da, Bartzelonako lurpeko bizitzaren eguneroko eszena txikiak kontatzen dituena ikuspegi bikoitz batetik: begirada trabestia eta migratzailearen posizioa. Egileak behatzaile-partehartzailearen rola hartzen du, halako “antropologia gonzo” moduko bat sexua esperimentazio eta analisi soziologikorako tresna gisa baliatuz. Liburuaz gain, beste formatu batzuetan ere gorpuztu da proiektua: performance bat, musika-kasete bat eta bideoarte-pieza bat.

2 de marzo, miércoles
Louise Michel Liburuak
19:00

Héctor Acuña / Frau Diamanda

Itzultzailea, idazlea, ikus-entzunezko artista trabestia, performer drag-a, komisario independentea, Dj-a eta noizbehinkako aktorea. Gorputzen eta arkitekturen (des)topaketak interesatzen zaizkio, baita desiraren eta espazioen sexualizazioaren fluidotasuna lotzea ere, betiere begirada ez-heteronormatibo batetik.

Aimar Arriola

Komisarioa, editorea eta arte-ikertzailea. Gaur egun, Azkuna Zentroko ikertzaile elkartua da, eta arte eta praktika queer-kuirrei buruzko ‘Un deseo de forma’ proposamenean dihardu lanean.