EVENING SHADOWS

EVENING SHADOWS

EVENING SHADOWS

ILUNABARREKO ITZALAK

Zuz: Sridhar Rangayan

Gid: Saagar Gupta

Akt: Mona Ambegaonkar, Ananth Narayan Mahedevan, Devansh Dosh


India | 2018 | 102′ | drama |  J.B. Hindi, azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez


Kartik gaztea gay da eta Mumbain bizi da, jatorriz India hegoaldeko herri txiki oso tradizional batekoa bada ere. Familiaren etxera itzultzean, amari bere benetako identitatea aitortuko dio.

Amak ez dauka norengana jo bere beldur eta zalantzak argitzeko, ezta bere seme maitearen egia ulertzeko ere. Gizarte patriarkal batean harrapatuta dago, eta bere erronka nagusia Damodar senar dogmatikoarekin borrokatzea da. Evening Shadows istorio unibertsalak ama eta semeen arteko harremanaz hitz egiten du: euren arteko loturak, eta denboraren eta errealitate gordinaren zailtasunei aurre egiteko duten indarra.