ZG HEDAPENAK

Zinegoak Hedapenaren helburu nagusietako bat festibaleko lanak udalerrietara zabaltzea da, oro har zaila dutelako mota horretako edukiak eskuratzea. Gure pantailetan izaten ditugun film gehienak ez dira areto komertzialetara helduko, eta helduko direnak, ohorezko salbuespenak kenduta, areto minoritarioetan egongo dira. Bigarren helburua, baina ez inportantzia gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.

Zinegoak Hedapenak, berriz ere, aurreko edizioetako udalerrien marka hautsi du.

Berdinduren laguntzari esker, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak LGTB+ kolektiboarentzako duen arretarako zerbitzua, eta hedapenean parte hartzen duten udal eta erakundeen apustuari esker, 30etik gora udalerrik proiektatuko dituzte Zinegoakeko edizio honetako filmak.

Horietako batzuk, nahiko ezarrita dagoen elkarlanaren ondorio dira. Esaterako Donostia; aurten, iaz bezala, 3 saio egingo ditu, Gehitu eta EGHAM-ek elkarrekin egin duten esfortzuari esker. Gauza bera dugu Sestao, Getxo, Sopela, Hernani, Berriz, Igorre, Basauri, Leioa, Tolosa edo Portugaleteren kasuan; Zinegoaken puxka bat hurbilduko dute beren herritarrengana.

Beste kasu batzuetan, lehen aldiz apustua egin duten udalerriak dira, eta Zinegoak festibaletik igaro diren lanen erakusketa txiki bat egingo dute. Iaz ekimenarekin bat egin zutenetatik, hauek dira aurten errepikatuko dutenak: Bakio, Barakaldo, Bermeo, Arrasate, Mungia, Ondarroa, Urduña, Azpeitia, Hondarribia, Lezo eta Ordizia; eta berri izango ditugu Abadiño, Aiara, Aramaio, Artziniega, Erandio, Laudio eta Zumaia.

Gainera, Nafarroa Zinegoak Hedapenera bueltatu da, eta udalerri nagusi bitan izango dira emanaldiak: Iruñea eta Tutera.

Zinegoakentzat ohorea da film laburrak, luzeak, dokumentalak edota ipuin kontalariak eramatea festibala baliatzen duten udalerrietara, eta bertan aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako edukiak eskaintzea, jatorrizko bertsioan beti, euskara edo gaztelaniara azpititulatuta, edo baita egitarau elebidunak ere.   

Ez baduzue Bilbora, Zinegoakeko emanaldietara etortzerik, orain askoz errazagoa izango da festibalaren zatitxo bat  disfrutatzea han eta hemen.

*Toki bakoitzeko programazioa eta orduak jakiteko klikatu aukeratutako herriaren gainean