HEUTE ODER MORGEN

HEUTE ODER MORGEN

HEUTE ODER MORGEN

HELDU BAINO LEHEN

Zuz: Thomas Moritz Helm

GidThomas Moritz Helm

Akt: Paula Knüpling, Maximilian Hildebrandt, Tala Gouveia


Alemania | 2019 | 93’ | Fik


J.B. alemana eta ingelesa, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz


info@casquefilm.de  

Uda Berlinen. María eta Niels gazteak dira, askeak, eta maiteminduta daude. Eguna alferkerian pasatzen dute; bizitza aurrera doakie, harik eta Maríak Chloe ederra ezagutu eta elkar jaten amaitzen duten arte. Hasieran, Nielsek ez daki ezer. Gero, dena. Azkenean, hirurek bat egingo dute, halako ménage-à-trois idiliko batean, lizunkeriaz, gozamenez eta askatasunez horditurik. Baina askatasun horren mugak laster azaleratuko dira, baita jelosia ere, eta espero gabeko gertaera batek harremana birdefinituko du.

Izateko / sentitzeko / maitatzeko / bizitzeko hamaika modu baino gehiago lortzen dira aukerak batuz: 1 + 1, edo 1 + 2, edo 1 + 3… Askotariko aritmetika, norberaren gustura.


JAIALDIAK:

2019: Berlinale, Frameline, Festival Scope Pro


Estreinaldia Espainian