Zinegoak 2020 Epaimahaia

Zinegoak 2020 Epaimahaia

Zinegoak 2020 Epaimahaia

Ohorezko sariaz gain, sail ofizialeko epaimahaikideen izenak ere jakinarazi ditu Zinegoak jaialdiak. Jaialdiak hiru sail ofizial izango ditu berriro: FIK (fikzioa), dok (dokumentala) eta Krak (narratiba berriak). Atal bakoitzak hiru pertsona izango ditu bere epaimahai ofizialean.

Zinegoakek epaimahai anitza osatu du, zinemagintzaren ezagutza zabalarekin, sexu eta genero aniztasunarekin lotuta. Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko kideak egongo dira.

FIK epaimahaia honakoek osatuko dute Eneko Sagardoy aktorea (Handia pelikularekin Goya Sariaren irabazlea eta Errementari edo Soinujolearen Semea filmetako protagonista), Juan Zapater (BilbaoArteko zuzendaria eta zinema kritikaria) eta Frida Barbara (Quórum Moreliaren antolatzailea, Moreliako Sexu eta Genero Aniztasuneko Zinemaldi Independentea, Mexiko).

DOK epaimahaiaren kasuan, Tania Arriagak (EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea eta zuzendaria), Valeria Vegasek (kazetaria, dokumentalista eta ‘Vestidas de azul’, trantsizioko emakume transexualei buruzko azterketa sozial eta zinematografikoaren egilea) eta Andres Duquek (zine dokumental eta entsegu zuzendaria) osatuko dute.

Azkenik, KRAKen izango dira Aimar Arriola (kultura bisualetan doktorea, komisarioa, editorea eta arte ikertzailea); Nuria Castellote (Valentziako Filmategiko programazio teknikaria) eta Antony Hickling (Arte Eszenikoetan zuzendaria eta doktorea).

Aurreko edizioetan bezala, Zinegoak jaialdian beste hainbat elkartek eta erakundek ere parte hartuko dute, hala nola Lesbianismoa eta Generoa; Aniztasuna eta Giza Eskubideak; Gazte Epaimahaia; eta bigarren aldiz, Senior Epaimahaia (65 urtetik gorakoek osatua), etab.