NAZIOARTEKO EPAIMAHAIA – FILM LUZEAK

VANESA FERNÁNDEZ GUERRA

(Durango, 1980)

Jur. intl. DOC Vanesa Fernández Guerra

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Doktorea eta Irakaslea, Ikus-entzunezko Komunikazioaren adarrean. “Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking” diziplina anitzeko proiektuaren Koordinatzailea da. Bere ikerketaren ildoa eta bere argitalpenak zine dokumental garaikidean oinarritzen dira nagusiki. Buenos Airesen ikertzen ibili da, eta irakasle gonbidatua izan da Kubako San Antonio de los Baños Zine Eskolan. ZINEBIko kolaboratzailea da, egitaraua prestatzen. Freelance moduan ere lan egiten du, zine-egitasmoak garatzeko aholkulari gisa. Gainera, zine-egitasmoen garapen eta ekoizpenerako balorazio-batzorde zenbaitetan parte hartu du, eta baita WIP foroetako adituen paneletan, LABetan eta hainbat nazioarteko festibaletako Pitching saioetan ere.

HASSAN KAMOGA

(Uganda, 1986)

Kamoga

Hassan Kamoga ugandar gaztea Giza Eskubideen aktibista eta zinemagilea da. 2016an Queer Kampala International Film Festival (QKIFF) sortu zuen. Ugandako lehen LGTBQ zine festibala dugu hori, eta bakarra, eta gainera, homosexuala izatea debekatuta dagoen herrialde batean antolatzen den mota horretako festibal bakarra da. QKIFF promozio plataforma indartsua da, zinea bultzatzeaz batera LGTBQ komunitatearen eskubideak garatzen laguntzen du eta, Uganda herrialde oso homofoboa dela kontuan hartuta. Kamogak film labur dokumentalak ekoiztu ditu Uganda, Ruanda, Malawi, Egipto, Mozambike eta Swazilandiako irabazteko asmorik gabeko elkarteentzat. Uste sendoa du zinemak eskaintzen duen justizia sozialaren bitartez posible dela bihotzak, pentsaerak eta legeak aldatzea. Gaur egun, Hassan Kamoga bere azken dokumentalaren aurre-ekoizpenean sartuta dago buru-belarri. “Where is Home” izenburua darama eta beste herrialdetan asiloa bilatzen duten ugandarrei buruzkoa da.

MARC SERENA

(Troyes, 1978)

Jur. Intl. DOC Marc Serena

Marc Serena “Tchindas” film luze dokumentalaren kozuzendaria da. Film horrekin, afrikar zinearen Oscar Sarietarako (Ama Awards) izendapena jaso zuen 2016an, 10 sari jaso ditu zine-festibaletan (OutFest, Chicago Reeling, Lesgaicinemad, MiradasDoc…), eta AEBetako PBS telebista katean eman dute filma. “Tchindas” “¡Esto no es africano” (Xplora) liburutik sortu zen; Kairotik Lurmutur Hirirainoko bidaia, amodio debekatuak zeharkatzen dituena. Markek kontinente osoan bidaiatu zuen afrikar LGTBI komunitateak daraman borroka zehatz-zorrotz irudikatzeko.  Bere lehenengo liburua, “La vuelta de los 25” (Ediciones B), bere belaunaldiaren erretratua, bost hizkuntzatan argitaratu zen eta oso arrakastatsua izan zen Asian. Azkenaldian, “Doble Epidemia” (2015) webdok-a zuzendu du, GIB/Ihesari ematen zaion erantzunari buruzko gogoeta.