NAZIOARTEKO EPAIMAHAIA – FIKZIOA

MIREN APERRIBAY

(Deba, 1971)

JUR FICCIÓN. MirenAperribay

Zuzenbide ikasketak egin ondoren, EHUn, Londresen Arte Administraritza eta Kudeaketa ikasiko du Birkbeckeko Unibertsitatean. Ondoren, Bartzelonara doa eta ibilbide profesionalean aurrera egiten duen bitartean Jabetza Industrialeko Gradu ondoko ikasketak egingo ditu Pompeu Fabra Unibertsitatean. Musika eta zine ekoizpenean eta banaketan eskarmentu handia du eta hainbat festibaletan egin du lan, esaterako Las Palmaseko Zine Festibalean, Donostiako Zinemaldian, Jazzaldian eta Bartzelonako Jazz Festibalean.

Hainbat ekoizpen etxetan ere egin du lan, hala nola The Project, Morgan Creativos edo Irusoin… Atera Films enpresa sortu aurretik, zeinarekin festibaletan eta nazioarteko merkatuetan “Lasa eta Zabala”, “Amama”, “Kalebegiak” filmak banatu dituen, eta “Pikadero”, “Jai Alai Blues”, “Aloys” filmak Espainiako zinema aretoetan eta Euskal Herrian. “Aloys” FIPRESCI saria eraman zuen 2016 Berlinaleko Panorama atalean.

Ikus-entzunezko emakume profesionalen ‘Hemen Here’ elkarteko kidea da, eta baita Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilukoa ere.

RUBÉN OCHANDIANO

(Madrid, 1980)

JUR FICCION. RUBEN OCHANDIANO

Interpretazio, kantu eta dantzako prestakuntza du, eta, telebista saio eta antzerki ikuskizun arrakastatsuetan lan egin ondoren, zinean egin du bere aktore ibilbide gehiena, nazioartean ezagunak diren zuzendarien agindupean, esaterako Almodóvar, Soderbergh, Iñárritu… 2010ean zuzendari gisa estreinatu zen “El Paraíso” lanarekin, hainbat festibaletan saritu den film laburra. Aldi berean, “La Gaviota” eta “Antígona” klasikoak moldatu eta zuzendu zituen, eszenaratzeko, eta baita zenbait testu propio ere. Telebistarako, “Crossover” eta “Mucha Mierda” telesail laburrak idatzi eta zuzendu zituen. Bere lehen eleberriarekin, “Historia de amor sin título” (2012, Alfaguara), kritika espezializatuaren aitorpena jaso zuen. 2016ko abenduan, “The Infiltrator” filma estreinatu zuen, Brad Furman zuzendari zela eta Bryan Cranston eta Diane Kruger protagonistekin, eta antzerkira itzuli zen “Tartufo”ren gaur eguneko bertsioarekin, kritika bikainak jasoz.

MARION BERGER

(Troyes, 1978)

JUR FICCIÓN. MARION BERGER

Artearen Historiako eta Zineko lizentziaduna. Kultur Egitasmoen Zuzendaritzako Masterra egin zuen Paris-Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean. Marionek Espainiako Filmotekako programazio sailean lan egin du, eta ondoren FCATeko programatzailea izatera igaro da, non -2006tik- Afrikako zineman espezializatu den. Zenbait aldizkari espezializatutan laguntzen du, koordinatzaile eta idazle lanak ere egin ditu Casa Africak zineari eskainitako ale askotan. Gainera, hitzaldiak ematen ditu, afrikar zinemei eta historiari buruzkoak, festibaletan eta unibertsitateetan (Sevilla, Brasilia, Buenos Aireseko CCE, Buenos Aireseko zinema Politikoaren Festibala, Limako CCE, Zinebi Festibala, etab.). Epaimahaikide izan da nazioarteko zine jaialdi askotan.

Orain Sevillan bizi da. Han SEFF – Europar Nazioarteko Zinemaldian ere laguntzen du.