Zinegoak 2022ko FIK DOK KRAK nazioarteko epaimahaia

Zinegoak 2022ko FIK DOK KRAK nazioarteko epaimahaia

Zinegoak 2022ko FIK DOK KRAK nazioarteko epaimahaia

Zinegoakek sail ofizialeko epaimahaiak nortzuk osatuko duten jakinarazi du gaur. Edizio honetan ere jaialdiak hiru sail ofizial izango ditu: FIK (fikzioa), DOK (dokumentala) eta KRAK (narratiba berriak). Epaimahaia anitza izango da, zinemagintzan aditua, sexu-aniztasunagaz lotura izango du eta tokiko, estatuko eta nazioarteko kideekin.

DOK epaimahaia honako kideek osatuko dute: Ainhoa Andraka zuzendari eta ekoizlea (Doxa Ekoizpenak taldeko zuzendari eta sortzailea, genero dokumental eta esperimentalean aditua); Sara Mazkiaran zinegilea (hainbat film luzetan zuzendari laguntzailea, besteak beste, Irati, Akelarre, Habitación en Roma, Caótica Ana, Las trece rosas eta abar) eta Cecilia Montagut zuzendaria (Cárceles Bolleras dokumentalaren egilea, 2019. urtean Zinegoaken aurkeztu zena).

FIK epaimahaian, bere aldetik, hiru kide ere izango ditugu: Fernando Pérez (Azkuna Zentroko zuzendaria); Susi Sánchez aktorea (ibilbide profesional luzeko interpretea, besteak beste, Goya saria eskuratu zuena 2018. urtean Ramón Salazarrek zuzendutako La enfermedad del domingo lanari esker) eta Peter Stephens (Music Library & SFX-eko bazkidea, eta Audio Network-eko musika eta ekoizpen katalogoaren ordezkaria).

Azkenik, KRAK epaimahaiko ordezkariak honakoak izango dira: Eduardo Sourrouille artista; Sara Mansanet (La Cabina jaialdiaren zuzendaria); eta Noel Alejandro zine zuzendaria (helduentzako zinearen erreferentea, Serodiscordantes edo The Seed bezalako lanekin).

Epaimahai ofizialaz gain, Zinegoakek ere beste gai batzuekin lotutako epaimahaiak izango ditu, urtero bezala: Giza Eskubideen eta Aniztasunaren epaimagaia; Lesbianismo eta Generoaren epaimahaia; Senior epaimahaia; Gazte epaimahaia; eta Euskal Aktoreen Batasunaren epaimahaia.