KHARTOUM OFFSIDE

KHARTOUM OFFSIDE

KHARTOUM OFFSIDE

JARTUM JOKOZ KANPO

Zuz: Marwa Zein 


Sudan | 2019 | 75’ | Dok


J.B. arabiera, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz


 filmofest@gmail.com

Jartumeko emakume gazte bikainen talde batek futbol profesionalean jokatzea erabaki du, herrialdeko gobernu militar islamikoak debekua ezarri arren. Sudango emakumeen talde femenino gisa onartuak izateko borrokan, ez dute beldurrik, eta sekulako kemena eta irmotasuna erakusten dute. Nahiz eta Federazio Nazionalak FIFAren diru-funtsak jasotzen dituen talde femeninoak sustatzeko, haiek baztertzen segitzen dute. Nolanahi ere, itxaropen izpi bat piztuko da federazioko hauteskundeen ondoren, eta baliteke sisteman aldaketaren bat egotea.

Marwa Zein zuzendariaren opera prima bikaina. Sudango emakumeek aurre egin behar izaten dieten muga gogorrak erakusten ditu, eta, LGTBI+ gaia esplizituki agertu gabe (ageriko segurtasun-arrazoiengatik eta bere osotasun pertsonala babesteagatik), sexu-aniztasunarekin loturiko gaien oinarrizko alderdietan ipintzen du arreta.


JAIALDIAK:

2019: Africa Movie Academy Award (Winner: Best Documentary), Berlinale (world premiere), CPH DOX, Visions du Reel, Hot Docs IDFF Toronto, Sheffield Doc Fest, Beldocs, FCAT Spain (Best Film), JCC Tunisia – Special TV5 Monde Award, Malmo Arab FF (Special Mention), IDFA ( Best of Fests), Cairo IFF


Estreinaldia Euskadin