banner_web_ZG_2019

MEMORIA TRANS: “VESTIDA DE AZUL”

Valeria Vegasen liburuaren aurkezpena  + film luzearen proiekzioa

Antonio Giménez-Rico zuzendariak Vestida de azul film luzea estreinatu zuen 1984. urtean, Donostiako Zinemaldian. Pelikula honek fikzioen eta dokumentalen ezaugarriak ditu, eta Estatuan transexualitatea landu zuen aitzindarietako bat izan zen, morbo eta sentsazionalismotik kanpo. Pelikula honetan, sei protagonistek euren bizitza modu zuzenean kontatzen dute, lehenengo pertsonan, eta euren burua antzezten dute, sasoi hartako trans errealitatea islatuz. Kultuko titulutzat hartzen da gaur egun, Trantsizioan transexualitatearen nondik norakoak ulertzeko ezinbesteko testigantza baita.

Bere estreinaldiaren 35. urteurrenarekin bat eginez, Valeria Vegas kazetariak Vestidas de azul. Análisis social y cinematográfico de la mujer transexual en la Transición española kaleratu du. Entsegu horretan, kazetariak ikus-entzunezko lan honetan agertzen ziren emakumeak elkarrizketatzen ditu, euren senideekin eta film luzearen zuzendariarekin batera. Era berean, Valeriak transexualitatearen inguruan hausnartzen du: zer nolako jarrera dagoen gaur egungo gizartean, zer nolako eboluzioa izan duen azken hamarkadatan…

Valeria 01_72

Valeria Vegasen parte-hartzearekin

Vestidas-de-azul_web

VESTIDAS DE AZUL.

Análisis social y cinematográfico de la mujer transexual en la Transición española.

EgiValeria Vegas

ArgEditorial: Dos bigotes, 2019

Vestida de azul

VESTIDA DE AZUL

ZuzAntonio Giménez-Rico

GidAntonio Giménez-Rico

Espainia | 1984 |  96’  | J.B. gaztelania