LESBOFÒBIA

LESBOFÒBIA

LESBOFÒBIA

Ostiral iluntzean lesbofobiari buruzko saio berezia izango dugu. Osagai nagusiak honakoak izango dira: Lo Sodes kantariaren musika; Lesbofòbia. Un documental i deu respostes dokumentalaren proiekzioa Sare Lesbianistaren dinamizazioarekin, eta, gainera, protagonista batzuk ere gurekin izango ditugu.

Zer nolako bortizkeriari egin behar diogu aurre gaur egun lesbianok? Nola egiten diegu aurre? Zer nolako arazoak daude sakonean? Zein da biolentzia horren atzean dagoen errealitatea? Zer nolako erantzun eta estrategiak landu ahal ditugu jendarte modura bazterketa honekin –eta beste batzuekin– amaitzeko?

Bartzelonatik hamar testigantza jasoko ditugu. Euren ikuspegiak eta bizipenak ezagutuko ditugu, errealitate horien atzean dauden arazoak azaleratuz, salatuz eta ikertuz. Lesbofobiarekin amaitzeko erantzunak eta estrategiak bilatzea izango da helburua, bestelako biolentziekin hartu-emana izanez.

Hausnarketa egin eta gero, ondo pasatzeko eta dantza egiteko aukera ere izango dugu: 22:00etatik aurrera ez galdu “Maskara eta Tramankulu” jaia!