LIMBO

LIMBO

LIMBO

Zuz: Ben Sharrock

GidBen Sharrock

AktAmir El-Masry, Vikash Bhai, Ola Orebiyi, Kwabena Ansah, Sidse Babett Knudsen, Kais Nashif


Erresuma Batua | 2020 |103’| Fik| J.B. ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz


Mounia Wissinger mounia@protagonistpictures.com

Iheslari talde bat Eskoziako uharte batean dago, asiloa noiz emango dieten zain. Omar, musikari gazte bat, aspertuta dago bere aitonaren lautearen pisuarekin, hura aldean hartuta etorri baita bere jatorrizko herrialdetik.

Omar eta haren hiru pisukideak beren egoera noiz arautuko zain daude Eskoziako lurralde hotzetan, eta haien odisea geldoa Ulisesen hamabi lanen parekoa da. Migrazio deritzon linbo horretatik irteteko, non beti inoren lurretan bizi behar baitute, gure protagonistek kultura-kontzientziako eskoletara joan beharko dute; hala, lotsa ezkutatu edo beren barregurari eutsi beharko diote, Friends telesaila oso-osorik ikusi, uharteko telefono-kabina bakarreraino iritsi, iristen ez den gutun baten esperoan egunero-egunero egon beharraren ondoriozko larridurari aurre egin, eguneroko xenofobia isila sufritu, beltzean modu prekarioan lan egitearen debekua onartu, berriz kantatu, lautea jo edo, besterik gabe, bizi.