LOVE ME NOT

LOVE ME NOT

LOVE ME NOT

Zuz: Lluís Miñarro

Gid: Sergi Belbel, Lluís Miñarro

Akt: Ingrid García-Jonsson, Francesc Orella, Lola Dueñas, Luis Alberti, Fausto Alzati, Óliver Laxe, Hugo Catalán, Gabriel Ventura, Lu Colomina, Nicolás Palazzolo


Espainia, Mexiko | 2019 | 83’ | Fik


J.B. katalana, gaztelania, ingelesa eta frantsesa; azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz


 marc@noucinemart.com  

Joan Bataiatzailearen eta Salomeren istorio biblikoaren zinema-bertsio hunkigarri eta estilizatu hau basamortuaren erdian garatzen da neurri handi batean, kanpamentu militar batean, gerra garaikide baten testuinguruan. Salome komandante ustelaren eta haren emazte adulteroaren alaba da; Profeta haitzulo batean giltzapetuta dago, bere iragarpen subertsiboengatik. Oscar Wilderen bertsioan bezala, Salome obsesionatuta dago presoarekin (eta kanpamentuko gizon guztiak berarekin).

Zinema politikoaren eta estetika poparen arteko nahasketa honetan, Oscar Wilderen jatorrizko antzezlanaren eta erlijio musulmanaren artean kulunka, ikusiko dugu Biblia lizuna izan daitekeela, Oscar Wilde mistiko bat izan zitekeela eta sexuak gerra suntsi dezakeela… Film subertsiboenetan subertsiboena.


JAIALDIAK:

2019: IFFR, FICUNAM, D’A Film Festival, VIENNALE, FILMADRID, Festival Internacional de Cine de Mar de plata, SEMINCI


Estreinaldia Euskadin


DA_logo_horitzontal_300dpi