(ES) LURRUN MINEZ

(ES) LURRUN MINEZ

LURRUN MINEZ

Zuz: Olatz Gorrotxategi

Dramaturgia: Galder Perez

Akt: Koldo Olabarri, Gaizka Chamizo, Jon Koldo Vázquez


  raphael.chiarella@o2filmes.com  

Lurrun Minez proiektu eszenikoa Zinegoak, La FuNdicIOn eta Loraldiaren arteko elkarlanetik jaio da. Lan honek Café Bar Bilbao 2018 Saria jaso zuen, euskarazko gidoirik onenaren atalean, eta martxoaren 6an bere aurrestreinaldiaz gozatu ahal izango dugu. Estreinaldi ofiziala, ostera, apirilean izango da.

Lurrun Minez hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa. El Reino de David gizonezkoentzako sauna honetan ezusteko topaketa bat gertatuko da. Eguberri gauean gertatutako koktel honetan, desirak eta beldurra, alkohola eta pasioa, egonezina eta beharrizanak, lumak, gorputzak eta arimak nahastuko dira.

Antzezlan honetan hausnartuko dugu botere harremanez, biolentzia intrageneroaz, maitasun erromantikoaz eta beste hainbat kontuz.


Aurrestreinaldia