MARKETS & LABS

10:00 – 11:00 Queer Markets & Labs. (Ingelesez; zuzenean gure Vimeo-kanalaren bidez)

Incoproduction

Incoproduction-ek matchmaking automatikoko online-plataforma bat sortu du ekoizleei zinema- eta telebista-proiektuentzako finantzaketa eta banaketa bilatzen laguntzeko. Haren bitartez, haien proiektuetan interesa izan dezaketen koproduktore, banatzaile, salmenta-agente, telebista eta zinema-jaialdiak aurkitu eta haiekin harremanetan jar daitezke. Horretaz gainera, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie ikus-entzunezko merkatuei; besteak beste, Durban FilmMart, BioBioCine eta Sevillako Zinema Jaialdiari.

Proiektuaren sortzailea eta kudeatzailea Carolina Barco da; Zuzenbidean lizentziatua da (UB), eta Jabetza Intelektualaren Zuzenbideari buruzko graduondokoa (UPF) eta Ikus-entzunezko Enpresen Zuzendaritzaren masterra (Carlos III.a Unibertsitatea) egin ditu.

Lesflicks

Naomi Bennet-ek, zenbait urte LBTQ komunitatearen alde lanean eman ondoren, Lesflicks sortu zuen, bereziki film lesbiko eta bisexualek ez zeukatelako nahi bezainbeste ikus-entzule, nahiz eta sare sozialen bitartez askotan filmen proposamenak eskatu. Zinema-ikasketak egin zituen, eta BFI Flare London LGBT Film Festival jaialdia antolatu du hainbat urtean. 2019an sortu zuen Lesflicks, lesbianen eta bisexualen filmen eta ikus-entzuleen arteko arrakala ixteko: webgunea, komunitatearentzako ekitaldiak eta gai lesbiko eta bisexualei buruzko streaming plataforma bat. Haren ikurra, begiak margotzeko ostadarra, oso ospetsua da!

Queercinelab

Miguel Lafuente LesGaiCineMad Madrilgo Nazioarteko LGBTIQ+ Zinema Jaialdiko programazioaren koordinatzailea da. Zenbait film labur zuzendu ditu, hala nola Mi hermano eta Guillermo en el tejado, eta Fernández Pratsch dokumentala ekoitzi du.

LesGaiCineMad-ek, LGBTI+ film berriak sortzen eta ekoizten laguntzeko asmoz, QUEERCINELAB LGBTIQ+ Ideia Laborategia eta Zinema Proiektuen Lehiaketa antolatzen du, zinemagile gazteek aukera izan dezaten beren proiektuak programaren esparruan aurkezteko eta garatzeko, eta, horretarako, zinema-industriako profesionalen aholkularitza eskaintzen du.

Music Library &SFX

20 baino gehiago urterekin, Music Library & SFX hazi egin da, eta aldaketetara egokitzen ere jakin du. Haren ardatz nagusia musika da, baina, eskaintzaren balioa hedatu nahian, profesionalekin eta talenturik onenekin bat egin, eta edukiak ekoizteko irtenbideak eskaintzen dituzte. ZINEGOAKen 18. edizioan, jaialdiaren antolaketan parte hartu dute, hirugarrenez.

Peter Stephens Music Library & SFX-ko bazkidea da. Eskarmentu handia du proiektuen koordinazioan, eta honako hauek dira haren eginkizunik nabarmenenetako batzuk: kolaborazioen kudeaketa, ML&SFX/Acorde-ren parte-hartzea ekitaldietan eta AltMusic musika-katalogoaren garapena.