MASTERCLASS LÁZARO LOUZAO

MASTERCLASS LÁZARO LOUZAO

2 de Marzo, Viernes
Arthouse Zinema • BilbaoArte 12:00h

MASTERCLASS LÁZARO LOUZAO

Nove de novembro Euskadirekin oso lotuta dagoen zuzendari galiziar honen lehen lana da. Argazkilaritza eta Arte Ederretako ikasketak ditu, Komunikazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn eta Sormen-Dokumentalaren Teoria eta Praktika Masterra UABn.

Film labur hauek egin ditu: Los seres sombríos (2013), CRAC (2014) -Zinegoaken hautatua-, eta La luz que no vemos (2014).

Masterclass honek ekoizpen independentearen zailtasunak azaltzeko asmoa du, ideiatik eta gidoiaren eraikuntzatik hasi, eta lana eraikitzeko garaian kanpoko mugek ezartzen dituzten egokitze lanetaraino -kreatiboak, estetikoak eta narratiboak-. Lazaro Louzao bere filmografian jasotzen joan den erreferentzia eta elementu nagusiak ere ikusiko ditugu.