MASTERCLASS ÉMILIE JOUVET

MASTERCLASS ÉMILIE JOUVET

Otsailak 20, Asteartea
BilbaoArte 12:00

MASTERCLASS ÉMILIE JOUVET

Artista, argazkilaria, zuzendaria, sortzailea, ekoizlea, militantea, intelektuala, feminista, queer… horiek Émilie Jouvet deskribatzeko zenbait adjektibo, hala ere zerrenda askoz luzeagoa da. Topaketa honetan Zinegoak 2018 Ohorezko Sarituaren lanaren gakoak ezagutuko dituzue. Nolakoa da bere narrazio diskurtsoak biltzen duen gorputza? Proiektu bati ekiteko eta gidoia eraikitzeko garaian, zein teknika eta premisetatik abiatzen da? Zer nolako garapena izan du bere begiradak?

Masterclass hau Lucía Egañak dinamizatuko du. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, Arte Ederretako ikasketak ditu, eta gaur egun, Macbaren Ikasketa Independenteen zuzendaria da. Zinegoak 2012an Dokumental Onenaren Saria jaso zuen Mi sexualidad es una creación artística lanarekin.

Aukera paregabea ikus-entzunezko sormen abangoardiaren gakoak ezagutzeko, lehen mailako sortzaile biren eskutik.