MON AMOUR
- Sin categoría
- 13/02/21

MON AMOUR
Zuz: David Teboul
Gid: David Teboul, Anne Baudry
Akt: Frederic Luzy, David Teboul
Frantzia | 2020 | 172’ | Dok | J.B. frantsesez eta errusieraz, azpitituluak ingelesez eta gaztelaniaz
Théo Lionel (The Party Films Sales) / theo.lionel@docandfilm.com
David Teboul frantziar zinemagilearen mutil-laguna, Frédéric, sobredosi baten eraginez hil da. Doluan dagoela, Siberiara joango da, errituzko bidaia bat egiteko asmoz. Han, zeru-kupula erraldoiaren azpian, bere pentsamenduak berriz antolatzeko behar duen espazioa aurkituko du.
Erretratu pertsonalaren eta eguneroko intimoaren artean, ez-fikzioa arrakasta izaten ari da nazioarteko jaialdietan eta aretoetako ikus-entzuleen bihotzetan. Samurtasuna, gertutasuna eta enpatia Siberia glaziarraren erdi-erdian, non sentimenduak baitira izozten ez den gauza bakarra.
JAIALDIAK
Montreal International Documentary Festival, Doclisboa International Film Festival, Sheffield International Documentary Festival, Göteborg Film Festival, CPH-DOX
