NIGHT+DAY CINEMA UZTAILAREN 8, IGANDEA

NIGHT+DAY CINEMA UZTAILAREN 8, IGANDEA

Harding & His Camera + Coby

Night + Day Bilbao Zinema-ren bigarren egun honetan bidaia batean abiatuko gara eta queer identitatearen errepasoa egingo dugu. Horretarako bi dokumental izango ditugu, lehenengoa, Harding & His Camera, Rob Eagle zuzendariarena, eta ondoren, Coby, Christian Sonderegger zuzendariaren gaur eguneko istorioa. Harding & His Camera maitasun istorio anbiguoa dugu; artxibo irudiak biltzen ditu, 1930ean arkeologo ingeles batek espedizio batean grabatutakoak. Ondoren Coby etorriko da, Frantzian oso kritika onekin estreinatutako filma. Coby, zuzendariaren anaiordea, Ipar Amerikako hiritxo bateko youtuber gazte trans bat da. Erabakiak hartu eta aurreiritziak gainditu beharko ditu, bere familiaren pentsamoldea aldatzen duen artean. Cobyren bidaia fisikoaren eta emozionalaren erretratua da, baina batez ere bere inguruko guztiena.

Harrigarriak benetan bi dokumentalak! Ezin dituzue galdu!

Txartelak: http://xxe.ht/bdn-amenic