NIGHT+DAY CINEMA UZTAILAREN 9, ASTELEHENA

NIGHT+DAY CINEMA UZTAILAREN 9, ASTELEHENA

Beach Rats + Girlhood

Night + Day Bilbao Zinema-ren azken eguna uztailaren 9a izango da, eta, jaialdia bukatzeko, bi zuzendari aparta izango ditugu. Oraingoan sexu identitatea jorratzeko, hiria eta hiriko bizimodua hartu dituzte abiapuntutzat.

Beach Rats, Eliza Hittman zuzendariarena, iaz Estatu Batuetako ‘indie’ filmik txalotuena izan zen, eta zuzendaritza onenaren saria jaso zuen Sundanceko jaialdian. Nerabezaro garaian sexu-identitatearen garapenean agertzen diren zailtasunak jorratu, eta maskulinitatearen eraikuntza irudikatzen du New Yorkeko Brooklyn auzoko klase ertainetan eta baxuetan. Larry Clark zuzendariaren ukitu estetikoa du, eta laster guztien ahotan egongo den Harris Dickinson aktore gaztea da protagonista.

Girlhood filma, Céline Sciamma zuzendariarena, Pariseko periferian girotuta dago. Neska beltz talde baten istorioa kontatzen du; gizartearen kontra altxatu, eta bere modura borrokatuko dute, sortu dituen gizarte-makinerian parte hartu nahi ez dutelako. Indar handiko istorioa da eta, zuzendariaren trebetasunari esker, berehala eta bete-betean sartuko gara euren bizitzan. Baliteke gaur egun dugun aukerarik ausartena “gu geu izatea” izatea, eta adoretsuenak gazte zoragarri horiek dira.

Esperientzia gomendagarria benetan!

Txartelak: http://xxe.ht/bdn-amenic