“OihuK-n indartu genuen borroka bolleroaren zilegitasuna” Nahia Urdanpileta eta Batirtze Lertxundi

“Edonon, edonoiz, kukuak euskaraz”. Argi Lertxundi

“Bilboko lesbianen mundu erdaldunari esan genion euskaraz nahi genuela bizi”. Nagore Zuazo

“Euskaldun eta lesbiana identitateak ulertzeko eta sentitzeko era zabaldu egin zait”. Garazi/Gatx Eizagirre

“Lesbianen artean ‘la vasca’ izatetik euskarazko bilerak xuxurlatzera pasa gara belaunaldi batean”. 7menos20 taldea

“Bollojabetza eta ahobizi bromak izan ziren eta hor geratu dira”. B.A.L.A

“Euskarazko hitzak sortzea autodeterminazio modu bat da” Lumatza

“Bizkaiko Lesbiana Feministen Kolektiboan kalera begira egiten genuen esfortzua, baina taldean gutxi egiten zen euskaraz” Maite Elo

“Euskaltzaletasunak erakutsi dizkidan tresnak gure identitate mariokerra eraikitzeko erabili nahi nituzke”. Maren Zubeldia

“Hizkuntzak bizia izan behar du; irakaskuntzan erabili beharko genuke Euskal opil hiztegia”. Izaskun Aranbarri

Iturri bibliografikoak: 

Alvarez Uria, Amaia (2013): Genero-ariketak. EDO! obra kolektiboan argitaratutako glosarioa.

Arana, Aitor (2005): Gay hiztegia. Txalaparta

Definizio ugari moldatu ditugu edo guk geuk proiektu honen baitan sortu ditugu. Horrek erakusten du euskal komunitateak ez duela beharra sentitu LGTBIQ hiztegia edo glosategia osatzeko orain arte. Edo/eta LGTBIQ komunitatearentzat ez dela lehentasuna izan euskaraz haien burua izendatzea. Gai honen inguruko hausnarketa egiteko proposamena luzatu nahi dugu egindako lan honekin. Era berean, sexualitateari buruzko definizioak transinklusiboak ez diren kezka dugu. Erronka bat ikusten dugu hor.