Parte hartu Zinegoaken boluntario modura eta ezagutu jaialdia barrutik!

Parte hartu Zinegoaken boluntario modura eta ezagutu jaialdia barrutik!

Parte hartu Zinegoaken boluntario modura eta ezagutu jaialdia barrutik!

Beste urte batez, Zinegoakek Boluntariotza Programa martxan jarriko du jaialdiaren antolakuntzan laguntzeko. Iazko edizioan, 50 lagun baino gehiago izan genituen zeregin ezberdinetan laguntzen: inaugurazio eta itxiera ekitaldiak, aretoetara sartzeko kontrola, bozketak eta abar. Horrez gain, ikasle ugari egon ziren ikus-entzunezko arlo teknikoan laguntzen.

17. edizio honetan, Zinegoakek boluntarioentzako deialdia egingo du berriro ere. Horrela, interesa duten pertsona guztiek jaialdia eta bere antolakuntza barrutik bizitzeko aukera izango dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da honako galdetegia betetzea:

www.zinegoak/EU/voluntariado

Galdetegia bete eta gero, bilera informatibo bat antolatuko da, eta, bertan, aurtengo beharrizanak zeintzuk diren azalduko da; zer nolako txandak behar ditugun, aurtengo nobedade nagusiak eta abar. Izena emateko epea otsailaren 3an amaituko da.