Parte hartu Zinegoaken boluntario modura eta ezagutu jaialdia barrutik!

Parte hartu Zinegoaken boluntario modura eta ezagutu jaialdia barrutik!

Parte hartu Zinegoaken boluntario modura eta ezagutu jaialdia barrutik!

Beste urte batez, Zinegoakek Boluntariotza Programa martxan jarriko du jaialdiaren antolakuntzan laguntzeko. Iazko edizioan, 36 lagun baino gehiago izan genituen zeregin ezberdinetan laguntzen: inaugurazio eta itxiera ekitaldiak, aretoetara sartzeko kontrola, bozketak eta abar. Horrez gain, 17 ikasle egon ziren ikus-entzunezkoetan laguntzen, eta 25 pertsonak Gazte Epaimahaian parte hartu zuten.

15. edizio honetan, Zinegoakek boluntarioentzako deialdia egingo du berriro ere. Horrela, interesa duten pertsona guztiek jaialdia eta bere antolakuntza barrutik bizitzeko aukera izango dute. Lehenengo bilera informatiboa hurrengo astelehenean, urtarrilak 29, 19:00etan Bilboko La Bolsan izango da (Pelota kalea, 10). Bertan aurtengo beharrizanak zeintzuk diren azalduko da; zer nolako txandak behar ditugun, aurtengo nobedade nagusiak eta abar.

Aldez aurretik, pertsona guztiek euren interesen arabera antolatzeko asmoz, honako IZEN-EMATE GALDETEGIA sortu dugu.

Boluntariotza Programaren inguruko informazio gehiago eskatzeko, idatzi boluntariotza.zinegoak@gmail.com helbidera.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!