PIKARA+SARE LESBIANISTA

PIKARA+SARE LESBIANISTA

PIKARAK + SARE LESBIANISTAK “LA RARA DE LA FAMILIA” AURKEZTEN DUTE 

Gure familietan lesbofobia gaindituta dago? Heterosexualak ez garenok oraindik ikusgarritasun falta pairatzen dugu eta zalantzan jartzen gaituzte disidente izateagatik? Zer nolako estrategia eta laguntza izan behar dugu gure burua babesteko? Zer nolako familiak sortzen ditugu gozatzeko eta ospatzeko heterorsexualitatetik kanpo bizi garela?

Horrelako kontuak eta bestelakoak sorpresaz jositako polifonian azaleratuko dira,  V  formarekin. Ez galdu!


KONTZERTUA

ROADRAMOS_ZINEGOAK

Road Ramos sozialki eta kulturalki konprometitutako bakarlaria da, eta “No somos producto” taldean parte hartzen du. Bere bizitza beti egon da lotuta errebeldia, banakotasun eta egiazkotasunarekin. “De chica en chica” pelikularen abesti nagusia sortu zuen (‘Perdonad que escape’) eta, horri esker, Goya Sarietan izendatua izan zen. Hainbat artista ezagunekin igo da eszenatokietara: Quique González, El niño de la hipoteca, Muerdo, Marwan eta Rozalénen teloneroa izan da.

PINTXADA BOLLERA

Euskal Herriko hainbat txokotatik dj Mon, dj Anuski, dj Jabata, dj Yoli eta dj Monse etorriko dira,  eta gauerdira arte eurekin izerdi egiteko aukera izango dugu. Horren ostean, jaia beste leku batean jarraituko dugu.