PINKWASHING

PINKWASHING

Martxoak 2, Ostirala
Hika Ateneo • 19:00

BEREZIA

PINKWASHING

Azken urteotan kultura espazioetan eta batez ere zinema jaialdietan bolo-bolo dabilen terminoa dugu PINKWASHING: zenbait estatuk zein erakundek, nazioarteko komunitatean duten irudia garbitzeko, LGTBI+ komunitatea erabiltzen ohi dute, kasu askotan arrazakeria eta islamofobia bultzatuz.

Loreto Aresekin izango dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Ares Zinema Ikasketetan Doktorea da, LGTBI+ komunitateko aktibista feminista, eta homonazionalismoan eta pinkwashingean aditua. Bere laguntzarekin, termino honen esanahia, eta dakarren guztia, argituko dugu.

Zer da pinkwashinga? Nola hedatzen da zinema jaialdietan? Nola antzeman telesail eta filmetan? Nola egiten diote aurre queer zinemak eta Palestinako zinema feministak? Baina pinkwashinga ez da bakarrik Israel eta Palestinaren kasura mugatzen, esparru gehiagotan ematen da.