BIZI eta Queer (Un)belongings. Aurkezpenak

BIZI eta Queer (Un)belongings. Aurkezpenak

BIZI eta Queer (Un)belongings. Aurkezpenak

Zinegoak koproduzitako bi proiektu artistiko aurkezten dizkizuegu: BIZI eta Queer (Un)belongings. Bi programa horiek disidentzia sexogenerikoei eta erreferentziazko komunitate batekoa izan edo ez izanaren buruzko hausnarketa egiten dute.

Queer (Un)Belongings ikus-entzunezko ikerketa bat da, Euskadin bizi diren LGBTQIA+ kultura-langile migratzaileekin. Eszter Katalin artista hungariarrak migrazioa eta sexu- eta/edo genero-disidentzia nola uztartzen dituzten aztertzera garamatza. Zer eragin izan dezake cisheterosexualen arauditik kanpo bizitzeak, zure jatorrizko testuingurutik oso urrun zaudenean?

Beste aldetik, BI-ZI. Oli Artolak eta June Fernándezek bisexualitateari eta komunitate euskaldunari sortutako proiektua da. Espazio hau bizigarriago egiteko asmoz sortu da proiektu hau. Erreferentziazko 11 pertsona bisexualei egindako elkarrizketak jasotzen dira non bisexualitatea, bifobia, LGTBI mugimenduan B siglak hartzen duen lekua, agenda eta bi aktibismoen ahalmen politikoa, erreferente kulturalak… eta abarri buruz hitzegiten duten.

Urtarrilaren 24an (asteartea) eta 25ean (asteazkena) dei egiten dizuegu proiektu bakoitzaren lan-prozesuak astertzeko egileen laguntzarekin.

Oli Artola eta June Fernández kazetariek BI-ZI aurkeztuko dute Biran, urtarrilaren 24an (asteartea), 18:30etan.

Eszter Katalin artistak Queer (Un)Belongings ikus-entzunezko ikerketaren zati bat aurreratuko digu urtarrilaren 25ean (asteazkena), 18:30etan, Pikaran.

Garrantzizko bi gaien ingurunean zortutako kriston planak, giro lasai batean. Zinegoak, Río Paraná taldearen T.R.A.U.M.A eta Amaia Álvarez eta June Fernándezen Nola esan/izan bollera euskaraz produzitu du.