Zinegoak 2021 film luzeen programazio ofiziala:
 Generoari buruzko begirada fresko eta aurreiritzigabea

Zinegoak 2021 film luzeen programazio ofiziala:
 Generoari buruzko begirada fresko eta aurreiritzigabea

Zinegoak 2021 film luzeen programazio ofiziala:

Generoari buruzko begirada fresko eta aurreiritzigabea

Aurtengo Zinegoaken guztira 18 lan lehiatuko dira FIK-DOK-KRAK sail ofizialetan film onenaren saria lortzeko. Halaber, 18 film horiek Zinegoak Sari Nagusia irabazteko aukera izango dute, epaimahaiaren eta publikoaren ikuspegiak batuta. Aurreko edizioan Let there be light txekiarrak irabazi zuen.

18 filmetatik bederatzi opera primak dira, bederatzik eduki lesbikoa dute (batik bat FIK sailean) eta film gehienen zuzendariak emakumeak dira.

“2021eko programazioaren ardatza genero-identitatearen alderdi ezberdinak erakusten dituzten istorioetan oinarrituta dago”, dio Zinegoakeko zuzendari Pau Guillenek. Film gehienetan gazteak dira protagonistak –Always Amber, Cosas que no hacemos, Valentina edo La leyenda negra–, baina bizitzaren momentu ezberdinetako protagonistak ere agertzen dira –Canela, Suk suk edo La nave del olvido–.
“Era naturalean agertu dira, halaber, amatasun lesbikoei buruz hitz egiteko aukera emango diguten hainbat lan, proposamen osagarriekin: Her Mothers pelikulak Orbanen Hungariako testuinguru zaila kontatzen du; Mães do Derik filmean Bolsonaroren Brasilen taldean zaintzearen errealitatea ezagutuko dugu; eta Tiempos de deseo pelikulan amatasun kontziente edo ez-kontzientearen inguruko hausnarketa egiten da”.Programazio guztia Bilboko eta Lekeitioko egoitzetan gozatu ahal izango dira martxoaren 1etik aurrera, eta lehen emanaldi presentzialen ondoren, jaialdiak Filmin plataforman prestatu duen online proiekzioko pantailan ikusi ahal izango da.